euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oso oso gutxi falta da 10.000 sinaduretara iristeko 'Netflix euskaraz' kanpainan: anima zaitez eta sinatu zeuk ere

2021/03/23

Zure sinadura eskatzen du "Netflix euskaraz" kanpainak Change.org
Zure sinadura eskatzen du "Netflix euskaraz" kanpainak Change.org

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. 'Netflix euskaraz' kanpainak plataforma digital ezagun honi euskarazko ikus-entzunezko edukiak ere sartzea eskatzen dio eta euskal bezeroen errealitate soziolinguistikoa kontuan hartzea, film originalak zein azpitituluak sartuz. Helburua, apirilaren 15aren aurretik 10.000 sinadura lortzea da, eta lerro hauek idazteko momentuan 9.251 atxikimendu bildu ditu dagoeneko. Helburua lortzea, beraz, oso oso hurbil dago. Zure sinadura eskatzen dizute; eta baita ere plazer baduzu eskabide hau zabaldu eta zure ingurukoen artean hedatzea.

Oso erraza da kanpainarekin bat egitea. Nahikoa da orrira sartzea, zure izen-abizenak eta posta elektronikoa idaztea, eta ondoren konfirmatzea eskatuko dizute. Orain arte kanpainak oihartzuna izan da Euskal Herrian zein Diasporako euskaldunetan ere.

Gaur egun, gutxi dira plataforman euskaraz lor daitezkeen izenburuak. Daudenen artean aipa daitezke Aitor Arregi eta Jon Garañoren "Handia", Paul Urkijo Alijoren "Errementari", Pablo Agueroren "Akelarre" (duela egun batzuk Hego Euskal Herrian eta Latinoamerikan dago eskuragarri) edo, adibidez, aste honetatik aurrera, Fermin Muguruzaren "Black is Beltza" (martxoaren 26tik aurrera). Animatu eta lagundu!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia