euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oroigarria: Dan Ansotegui eta 2019 NEA Saridun Nazionalen kontzertua gaur gauean zuzenean segi dezakezu sarean

2019/09/20

Gaurko kontzertua iragartzen duen kartela, Dan Ansotegui musikari euskal boisetarraren irudia nabarmenduz
Gaurko kontzertua iragartzen duen kartela, Dan Ansotegui musikari euskal boisetarraren irudia nabarmenduz

PUBLIZITATEA

Washington DC, AEB. Ekitaldia Washington DCn izango da, Dan-ek eta bere kide saridunek saria dagoeneko jaso dutelarik, bertan arratsaldeko 8an direla, eta Euskal Herrian, esaterako, goizaldeko 2:00ak. Washington hiriburuan ez bazaude, saridunek emango duten kontzertua zeure etxetik segitu ahal izango duzu streaming-ez. Kontzertuan, aurten NEA (National Endowment for the Arts) erakundeak Folk eta Arte Herrikoien sailean saria jaso dutenek sari hori jaso izanaren zio eta zergatiak ikusi ahal izango dira, bakoitzaren aurkezpena eginez, eta bertan ordezkatzen duen kultura, molde edo lurraldea azalduz. Euskaldunentzat eta euskal kulturarentzat aukera ederra izango da Danen bidez proiekzioa lortzeko mundu amerikar ez-euskaldunaren aurrean.

Gogoratu, emanaldia segitu nahi duenak, hemendik (ikus behean) egin ahal izango duela, bertan arratsaldeko 8ak direla; Kalifornian, arratsaldeko 5ak direla; Argentinan, gaueko 9ak direla; Euskal Herrian eta Europan, larunbat goizaldeko 2ak direla. Animatu eta partekatu hitzordu hain berezi hau Dan Ansotegui eta Estatu Batuetako euskaldunekin.


Aipatutako orduan honen gainean klik eginez segituko ahal izango duzu zuzenean kontzertua

Ekitaldia, Washington hiriburuko Shakespeare Theatre Company’s Sidney Harman Hall-en egingo da (610 F Street NW, Washington DC) , aurkezlea Queen Nur dela, kontalaria, artista irakaslea eta Folklife Center at the Perkins Center for the Art erakundeko zuzendaria.

Hauek dira 2019ko National Heritage Fellow bereizmena jaso duten guztiak, emanaldian arituko direnak, antolatzaileek emandako orden, modu eta hizkuntzan:

Zorionak guztiei!

-Kontzertuaren xehetasunak Facebook-en



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia