euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oñatiko Ganbara Abesbatzaren bira argentinarra: emanaldiak Buenos Airesen, La Platan eta Bahia Blancan

2019/10/22

Oñatiko Ganbara Abesbatzaren Argentinako bira
Oñatiko Ganbara Abesbatzaren Argentinako bira

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Bere jaiotzaren 25. urteurrena ospatzeko, Oñatiko (Gipuzkoa) Ganbara Abesbatza abesbatzak bira laburra egingo du Argentinan barrena azaroko lehenengo hamarraldian, azaroaren 1etik 9ra bitartean. Data, baina, ez dute ausaz aukeratu, Buenos Aires hirian eta La Platan zenbait emanaldi eskaini ondoren, talde gipuzkoarrak Bahia Blancan ere kantatuko baitu, 2019ko Euskal Aste Nazionaleko programaren baitan, izan ere Aste Nazionaleko euskal abesbatzen topaketan itxiz euren bira. 33 pertsona doaz espedizioan.

Hona Debagoienako abesbatzaren Argentinako bidaiako emanaldien egitaraua:

-Azaroaren 3an, igandea, iluntzeko 7:30etan, Tous Ensamble-rekin batera, emanaldia Buenos Aires Probintziako Senatuan, La Platan
-Azaroaren 4an, astelehena, arratsaldeko 6:30etan, Festival Mundial Buenos Aires Coral delako jaialdiko inaugurazioan abestuko dute, Buenos Aires hiriburuko Senatuko Manuel Belgrano Aretoan, Hipolito Irigoyen kaleko. 1710ean, Buenos Aires Hirian (CABA)
-Azaroaren 5ean, asteartea, iluntzeko 8etan, Jaialdi beraren baitan, Di Tella Ensamble-rekin batera, emanaldia hiriko Lehenengo Eliza Metodistan, Corrientes etorbideko 718.ean, CABAn
-
Azaroaren 6an, osteguna, iluntzeko 8:30etan, Bahia Blancako Abesbatzarekin aurkeztuko dira, Rivadavia Liburutegian, Colon etorbideko 31an, Bahia Blancan
-Azaroaren 7an, ostirala,
iluntzeko 7etan, Euskal Aste Nazionaleko Abesbatzen Topaketaren baitan, Rivadavia Liburutegian, Colon etorbideko 31an, Bahia Blancan



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia