euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzero munduan (azkena): bideoak Mexiko Hiriko eta Sydneyko euskal etxeetako Olentzeroen solas eta bisitekin

2021/01/08

Azkeneko bi irudi, Mexiko Hirian eta Australiako Sydney-n, urte berezi honetan Olentzero bertako euskal haurrei mintzatzen
Azkeneko bi irudi, Mexiko Hirian eta Australiako Sydney-n, urte berezi honetan Olentzero bertako euskal haurrei mintzatzen

PUBLIZITATEA

Sydney, Australia / Mexiko Hiria, Mexiko. Gaurkoan, azkeneko sarrera Olentzerok munduko euskal etxe eta komunitateetara 2020ko Eguberrietan egindako bisiten bideoekin. Australiako Sydneyz mintzatu ginen aurreko batean, baina oraingoan bideoarekin gatoz. Eta Mexiko Hiriaren kasuan, bertako Olentzerok egindako bideoa da ekarri duguna, baina adieraziz aurten pandemiak urteroko bilera galerazi duela eta beraz, biltzea ezinezkoa izan bada ere, gogoak eta asmoak tinko segitzen duela, datorren urtean gauzak bestela izango direlakoan.

Hona Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeak eta bertako haurrek Olentzerori egindako harrera:

Mexiko Hirian, berriz, Olentzero bere lagun Juanjo Arrieta Oronozko baztandarraren etxetik mintzo zaigu, euskaraz eta gaztelaniaz, musukoa erabiltzea gomendatuz eta aurtengo ezintasunen aurrean, datorren urtekoa handiagoa izango dela iragarriz.

Esan, azkenik, urtarrilean normalean Bordaleko Euskal Etxeak harrera ederra antolatzan diola bere egoitzan Olentzerori, baina aurtengoan, koronabirusaren egoera larria dela-eta, ekitaldi jendetsurik antolatu gabe segitzen dutela hiriburu akitaniarreko euskal elkarrtekoek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia