euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nola bizi duten euskaltasuna Diasporako euskaldunek? Hona Krystle eta Jon Arambururen ezkontzako bideoa Boisen

2019/11/26

Ezkontideen lagun eta gonbidatuak omenaldia eginez Krystel eta Jon-i ezkontza ondoko festan Boiseko Euskal Etxean
Ezkontideen lagun eta gonbidatuak omenaldia eginez Krystel eta Jon-i ezkontza ondoko festan Boiseko Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Batzuetan hobe izaten da irudi bakar bat hamaika azalpen eta hitzaldi baino, eta hauxe uste dugu dela kasua. Segidan dakargun bideoa joan den abuztuan Idahoko Boisen, Estatu Batuetan, bertako euskal komunitatean hazitako Jon Aramburu eta bere emaztegai Krystle-n ezkontzari dagokio. Ezkontza, Boiseko ezkontza bat gehiago izan zen, eta ospakizuna Boiseko Euskal Etxeko aretoetan egin zen, senargaiaren partez gonbidatutako asko ere euskal jatorrikoak baitziren.

Senargaia, Jon, Boisen jaioa, aitaren partez Aulestin dauzka erroak eta amaren partez Ispaster eta Gernikan. Emaztegaia, Krystle, ez da berez euskal jatorrikoa baina Jonekin ezkontzean argi dauka euskaltasuna bere senarraren ezaugarri edo osagaietakoa dela.

Ikusi bideoa eta begira, bereziki 7. minututik aurrera, zer nolako bidea daukaten Boiseko euskal jatorriko gazteek ezkonberriak ohoratzeko eta honelako festa batean ongi pasatzeko.


(Video Jacob Nitu)

Zorionak Krystle eta Jon!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia