euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nancy Zubiri euskal kaliforniarrak "Jaialdi, a Celebration of Basque Culture" liburua aurkeztuko du Renon eta Boisen

2022/07/15

PUBLIZITATEA

Los Angeles, AEB. "Jon Hodgson argazkilariarekin dudan adiskidetasuna eta Boiseko Jaialdi-rekiko nire obsesioa daude liburu honen atzean", azaldu dio EuskalKultura.eus-i liburuaren egile den Nancy Zubiri kazetari euskal-kaliforniarrak. "Hura 1987an hasi zenetik ia Jaialdi guztietara joan naiz. Haietako batean, Jon ezagutu nuen, eta bere argazkiak eskaini zizkidan Euskal Kazeta nire webgunean idazten ari nintzen artikulu baterako. Solasaldi haietako batean bururatu zitzaigun zergatik ez liburu bat egin elkarrekin, eta hara, azkenean atera da... egiari zor, Jonen argazkiak zoragarriak dira", aitortu dio EuskalKultura.eus-i liburuaren egile den Nancy Zubiri kazetari euskal-kaliforniarrak.


Boisen uztailaren 28an egingo den, bertako Euskal Museo eta Kultura Etxearen eskutik

'Jaialdi, a celebration of Basque culture' izenburupean liburuak Zubiriren testuak eta Jon Hodgsonen argazkiak uztartzen ditu. Uztaila bukatu arte aurkezpen sorta bat izango du, euskal besten egutegiari segituz, Renon asteburu honetan eta ondoren hilabete azkenean Boisen, bertako San Inazio jaiekin bat (ikus beherago aurkezpenen egutegia).

Liburua bereganatu nahi dutenentzat, zilegi da esatea aurkezpenetan bertan erosi ahal izango dela; bestela eros daiteke online University of Nevada Press-en, edo konfidantzazko zure liburudendan, edo Amazon-en.

AURKEZPENEN EGUTEGIA

Uztaila bukatu arte liburua leku hauetan aurkeztuko da:

Larunbata, uztailaren 16
Reno Basque Festival (saltokia)
California Hall, Idlewild Park-en (75 Cowan Dr.)
Reno, Nevada

Igandea, uztailaren 17a
Ale sinaketa 14:00etan
Sundance Bookstore (121 California Ave.)
Reno, Nev.

Osteguna, uztailaren 28an
Aurkezpena eta aleen sinaketa 18:00etan
Basque Museum & Cultural Center (601 W. Grove St.)
Boise, Idaho

Ostirala, uztailarem 29an
Pasarte irakurketa eta liburuaren aurkezpena 16:00etan
Rediscovered Books (180 North 8th St.)
Boise, Idaho

Egun berean 'Friends and Family Night' gauarekin bat (18etatik 21etara)
Boise Basque Center, Euskal Etxean (601 W. Grove St.)
Boise, Idaho



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia