euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mugi eta izena eman doaniko lehenengo euskal musika ikastaro birtualean, leku mugatuak, Argentinako Cordobatik

2020/06/17

Gerora Elkarte argentinarrak emango duen Euskal Musikari buruzko ikastaroa
Gerora Elkarte argentinarrak emango duen Euskal Musikari buruzko ikastaroa

PUBLIZITATEA

Cordoba, Argentina. Cordobako Gerora Euskal Elkarteak, ‘Lurra eta Haizea’ bere Musika tailerreko irakasleekin batera, “Dunbada, Euskal Herriko soinuak eta entzuketak” izeneko doaniko tailer birtualean parte hartzeko gonbitea luzatu du..Proposamena Argentina osoko musikari eta musikazaleei zuzentzen zaie, baina baita ere mundu osoan Euskal Herriaz eta bere musikaz interesatuak egon daitezkeenei. Ekainaren 29an, astelehena, hasiko da.

Ikastaroak zortzi atal dauzka, honako izenburu eta edukiez: lehenengo ataleko gaia, Euskal Herria izango da; 2.ean, ahozkotasuna landuko da; 3.enak, Euskal Musika Tresnak izango ditu hizpide; 4.ak Musika izango du izenburu; 5.ak, Taupadak; 6.ak, Zanga; 7.ak Estetikak; eta 8. eta azken saioak, azken hausnarketak ekarriko ditu.

Moodle plataforma eta bideokonferentziak erabiliko dira. Ikasgaiak plataforman egongo dira eskuragai astelehenero eta bilera birtualak ere astelehenetan egingo dira, gaueko 20etatik 21:30etara (Argentinako ordutegian). Lehenengo ataleko materiala ekainaren 29an egongo da eskuragai eta material horren inguruko klasea, uztailaren 6koa izango da eta 6an bertan, bigarren ataleko materiala igoko da plataformara. Sistematika hau erabiliko da ikastaro osoan.

Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar baina baina komeni da interteneko konexio ona izatea, bilera birtualean hobekien parte hartu ahal izateko. Helbide elektronikoa ere behar da plataforman sartu ahal izateko. Izenematea onartuta, ikasleek erabiltzailearen izena eta pasahitza jasoko dituzte. Informazio gehiago lortu edo izena emateko, idatzi hona: geroracordoba@gmail.com.

Gerora Facebook-en, Gerora Cordoba



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia