euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideo, Uruguai: euskara ikasle eta irakasleek ‘ongi etorria’ eman zioten udaberriari jolas topaketa batekin

2019/10/02

Euskara ikasleen udaberriko Topaketa
Euskara ikasleen udaberriko Topaketa

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Udaberriari ongi etorria ematea aitzaki gisa erabiliz, euskara sustatzeko jarduera bat antolatu zuten irailaren 25ean Andrea Bella, Laura Moreno Sasiain, Martin Zabalza eta Gabriel Arce irakasleek. Euskaro Euskal Etxearen egoitzan, bertako, Haize Hegoako eta BOGA sistemako hamabost bat ikasle bildu ziren eta arratsaldean zehar mota askotako ekintzetan hartu zuten parte, tartean mahai jolasetan eta dantzetan. Ekitaldiari amaiera emateko, landareak oparitu zizkieten irakasleek ikasleei.

Esku artean dauzkaten ekimenen alorrean, urteroko ikasleen topaketa ari dira antolatzen irakasle uruguaitarrak urrian bertan egiteko asmoz. Euskara Ikasleen 5. Asteburu-pasa hondartzan izango da eta mintza praktika eta euskarazko elkarbizitza bultzatzeko egingo dute.

Bestalde, oso harro jakinarazi dio EuskalKultura.eus-i Andrea Bella irakasleak Noel Abella ikasleak Joseba Gotzonekin jo zuela musikari bizkaitarrak Montevideoko ‘Goes’ Kultur Gunean emandako kontzertuan. Gogora dezagun Joseba Gotzonek Uruguain hasi zuela Argentinara eta Mexikora ere eramango duen bira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia