euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mendozako Denak Bat-ek, Euskal Herritik etorritako Irantzu Lekuek Etxeko fatxadan margotu duen murala inauguratu du

2019/12/16

Irantzu Lekue artista euskaldunak Mendozako Euskal Etxean egindako murala
Irantzu Lekue artista euskaldunak Mendozako Euskal Etxean egindako murala

PUBLIZITATEA

Mendoza, Argentina. Lana bukatu bezain laster inauguratu du Mendoza hiriko Denak Bat Euskal Etxeak artista gasteiztarrak pintatutako murala. Joan den ostiralean EEko kide eta lagunak bildu ziren 250 metro koadroko margoa ezagutzeko. Lanak Mendozako eta Euskal Herriko ikurrak biltzen ditu: euskararen sinboloa den txantxangorri bat eta labegile bat hizketan, Argentinara etorkinak ekartzen zituzten itsasontziak, Euskal Herrian eta Cuyo eskualdean tipikoak diren mendi eta mahastien paisaiak, eta ‘irauten’ hitza, hori baita EEaren leloa, besteak beste.

Denak Bat-ko erreferente den Lautaro Pincheirak Euskalkultura.eus-i azaldu dionez, “Sei lagun aritu ginen Irantzurekin batera lana astebetetxo batean bukatu ahal izateko. 250 metro koadrorekin probintziako handienetako bat izango da murala, gainera oso denbora laburrean egindakoa”.

EEko hau ez da Irantzu Lekuek Mendozan eta Argentinan egingo duen bakarra. Izan ere joan den astean Mendoza probintziako Godoy Cruzeko Avelino Maure Eskolan ere margotu zuen beste mural bat, hartan eskolako ikasleak lagun. Eta datorren astean Neuquengo Arte Laugarren Biurtekoan izango da margolari euskalduna, Baskos de la Confluencia Euskal Etxearekin batera ‘Museo a cielo abierto’ delako ekitaldian beste lan bat egiteko.


[Inaugurazio ekitaldia]

Gogora dezagun lan hauek Etxepare Euskal Institutua, herrietako udalak eta tokian tokiko euskal etxeak laguntzaile egiten ari direla. Irantzu Lekue artista plastikoari dagokionez, jardunbide luzea du eta bere lanak ikusgai daude Europako hainbat hiritan, hala nola, Salonikan, Bartzelonan edo Bilbon. Bere lana artibismoaren barruan dago, gizarte konpromiso sakona erakusten du eta "arrastoak uzten ditu, eta ez arrasto bisualak bakarrik".


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia