euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maria Villanueva Aperribay gazte donostiarra, izen berri bat gorantz Estatu Batuetan euskal golfisten munduan

2020/05/04

Kentucky-ko Unibertsitateko dokumentu ofizialak sinatu ditu Villanueva Aperribay-ek eta udazkenean hasiko da jokatzen
Kentucky-ko Unibertsitateko dokumentu ofizialak sinatu ditu Villanueva Aperribay-ek eta udazkenean hasiko da jokatzen

PUBLIZITATEA

Lexington, AEB. Maria Villanueva Aperribay golf jokalaria (Donostia, 2001) fitxatu du aurten Kentucky-ko Unibertsitateak. Jokalari donostiarrak oso gazte hasi zuen Europan ibilbide profesionala eta iaz AEBetarako jauzia eman zuen eta Augustako Unibertsitatean aldiberekotu zituen finantza ikasketak eta golf karrera. Oso denboraldi ona izan ondoren, Kentucky-ko golf taldera aldatu eta udazkenean hasiko da jokatzen. Hona bere lekua munduko ranking-ean.

Coronabirusaren egoeraren aurrean, Mariak berrogeialdia bere familiaren Donostiako etxean pasatzea erabaki zuen, eta egun hauetan egoera noiz pasatuko zain dago Kentuckyra itzultzeko. "Pena da, orain txapelketa onenak zetozen, garrantzitsuak, eta pena eman dit. Baina une honetan arduratsuak izan behar dugu eta osasun aginduak bete", esan du elkarrizketa batean egunkari donostiar batekin. Bere lehen urtean, Augustarekin, sei txapelketa jokatu zituen 73.6 kolperekin, Kentuckyko Unibertsitateak bere webgunean azaltzen duenez.

Aurten unibertsitateaz aldatzeko aukerak izan ditu, eta azkenean Kentucky Unibertsitatea hautatu du. Oso pozik dago hango emakumezkoen golf taldean, lan egiteko era gustukoa du eta baita ere taldeko Golda Borst entrenatzailearen jarrera. Entrenatzaileak gogo handiz jaso du jokalari berria, kirolari lehiakide eta motibatua esanez. Zalantzarik gabe, euskaldunen indarraren adibide bat da neska donostiarra eta erronka berri honetan zorterik onena opa diogu. Aupa txapeldun!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia