euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Londresko Euskal Etxea online bilduko da igandean, bere egoera ebaluatu eta Sanferminetako "Gaixoa ni" kantatzeko

2020/07/09

London Basque Society Euskal Elkarteko kideak artxiboko irudi batean
London Basque Society Euskal Elkarteko kideak artxiboko irudi batean

PUBLIZITATEA

Londres, Ingalaterra. Munduko beste hamaika lekutan bezala, londrestarrek eta tartean London Basque Society Euskal Elkarteak eta bertako bazkide eta lagunek ere murrizketak eta neurri zorrotzak izan dituzte COVID-19ak eraginiko egoera dela-eta, nahiz eta neurri horietako batzuk altxa egin zituzten uztauil hasieran, tarbernak zabaltzea baimenduz eta talde txikika paseatzeko baimena emanez. Aurtenbaina, ez da Aberri Egunik ospatu bertan, zinema ekimenik egin... ez eta bestelako ohiko elkarretaratzerik egin.

Euskal Etxea, ordea, proposamen berri batez atorri zaigu datorren iganderakoi, uztailaren 12rako, arratsaldeko 5:00etan, Zoom bidez. Gaiza ximplea da, online biltzea eta elkar agurtu eta Euskal Etxeko lagunei nola zauden esatea. Bakoitza nola dagoen izango da gaia eta geroa ere aipatzea. Sanferminei dagokienez aurten besterik egitea posible izan ez denez, "Gaixoa ni" ere kantatzea proposatu dute batzuk, horrekin batera topa eginez.

Bilera Zoom bidez egingo da: 876 2222 0433. Ez da pasahitzik behar.

London Basque Society - Euskal Elkartea 
Oxford House - Derbyshire Street, Bethnal Green
London E2 6HG, UK
Phone: 0207 739 7339
Skype: londonbasquesociety
Follow us @LdnBasque
Become a member! Egin zaitez Bazkide! 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia