euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Limako Euskal Etxearen Urte Amaierako Afarian Etxeko “hiru tenoreek” euskal betiko kantak eskaini zituzten

2019/12/30

Limako Euskal Etxearen 2019 urte amaierako afaria
Limako Euskal Etxearen 2019 urte amaierako afaria

PUBLIZITATEA

Lima, Peru. Abenduaren 21ean ospatu zuen Peruko hiriburuko euskal elkarteak urteko azken ekintza izan zen Gabon Afaria. Berrogei bat lagun bildu ziren Etxearen egoitzako instalazioetan eta ongi etorria emateaz gain, Raul Noblecilla lehendakariak bukatzear dagoen 2019 honen balantzea egin eta datorren urteari begirako proiektuei buruz hitz egin zuen.

Bildutakoek Etxeko sukaldariek prestatutako plater ederrak dastatu zituzten, tartean tortilak, perretxikoak baratxuriekin, "tretxuak labean", txorizoa… edariekin ere ez ziren uzkur ibili antolatzaileak mahaia hornitzerakoan.

Gabon afariari amaiera ederra emateko Etxeko “hiru tenoreek” --Jon Guarrotxena, Eliseo Olaia eta Jose Luis Lopez-- bildutakoak liluratu zituzten euskal kanta tradizionalekin. 2019ko agur ekintzan musean ere aritu ziren, nola ez, Limako Euskal Etxeko lagunak.

Urte Berri On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia