euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lehenengo aldiz hiru neska dantzarik hartu dute parte Boiseko San Inazio jaiko elizako dantzetan

2019/07/30

Jaclyn Lasuen, Elise Overgaard eta Kristina Franzoia izan ziren joan den larunbatean Boiseko San Inazio Corpus dantzetan aritu ziren lehen emakume dantzariak (arg. Cirbie Sangroniz)
Jaclyn Lasuen, Elise Overgaard eta Kristina Franzoia izan ziren joan den larunbatean Boiseko San Inazio Corpus dantzetan aritu ziren lehen emakume dantzariak (arg. Cirbie Sangroniz)

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Zalantzarik gabe, bide bat egin da Boisen ere eta aurten lehenengo aldiz, hiru neska dantzarik hartu dute parte lehenengo aldiz, Boisen urtero San Inazio eguna dela eta bertako eliza batean egin ohi diren Corpuseko dantzetan. Ekitaldia joan den larunbatean eman zen Boiseko St. Mark elizan, eta urtero bezala, Boiseko Oñati dantza taldeko dantzariek San Ignazioren irudia lepo gainean eraman zuten prozesioan, Euskal Herrian Oñatiko dantzariek Corpus egunean dantzatzen dituzten dantzak dantzatuz. Ondoren, eliz barruan, aldarean dantzatu zuten eta San Inazio meza ondoren, berriz ere kanpoan, txistulariaren laguntzaz.

Jaclyn Lasuen, Elise Overgaard eta Kristina Franzoia izan dira Boiseko Oñati taldeko dantzari gisa San Inazio eguneko dantza boisetartu honetan aurrenekoz aritu diren hiru dantzariak, euskal komunitateko kide ezagunak hirurak. Zorionak!

 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia