euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeko Eguzkia aldizkariaren 2020ko lehen zenbakia prest sarean irakurri edo bertatik jaisteko

2020/04/14

Atera berria du La Platako Euzko Etxeak 'Euzkia' hiruhilabetekariaren 2020ko lehenengo alea, martxoari dagokiona
Atera berria du La Platako Euzko Etxeak 'Euzkia' hiruhilabetekariaren 2020ko lehenengo alea, martxoari dagokiona

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Koronabirusaren krisialrekin pixkat gehiago kostata, baina plazan da, irakurleekin daukan hitzordua zintzo betez, La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekariaren aurtengo lehenengo alea, denboraldi berriko bederatzigarrena. 32 orrialde bildu ditu eta bere edukia gainbegiratuz, azken aletik hona euskal etxeak garatu dituen eta datozen asteetarako iragartzen dituen --edo koronabirusa iritsi arte programatuta zeuzkan-- ekitaldiak aipa daitezke, artikuluak Espainiako Gerra Zibilaz, Uruguaiko Gerra Handiko euskal bataloiez, Zugarramurdiz, euskal sukaldaritza errezeta, pinpilipauxak, euskara euskal zineman...

Ohi bezala, zenbaki honen azkeneko orria euskal olerkari baten poema bati dago eskainia, bi zutabetan, euskaraz, gaztelaniazko itzulpenarekin. Oraingoan Jon Benito poeta zarauztarra izan da aukeratutakoa eta bere poema, Hastapena edo Origen.

Eguzkia egiten duen taldekideak dira: Susana Aramburu, Herminia Navarro Hartmann, Estefanía Garizoain, José Joaquín Saldias, Guillermo Villate, Francisco Arosteguy, eta Luís Luquez Minaberrigaray, Maria Fernanda Astigarraga lagun. Carlos Cabilondo ere kolaboratzaile izan dute zenbaki honetan. Zorionak ahaleginagatik eta emaitzagatik.

-Aldizkaria (9. zenbaki hau eta aurreko guztiak) hemen irakur/jaitsi daiteke doanik



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia