euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kaliforniako Unibertsitateak Steven Gamboa irakasle euskal amerikarra saritu du bikaintasunagatik irakaskuntzan

2020/07/20

Steven Gamboa (esk) eta Gamboa bera (5.a beheko lerroan) hainbat euskal iraklaslerekin CSUBen 2008an EH Mugaz Gaindi mintegian
Steven Gamboa (esk) eta Gamboa bera (5.a beheko lerroan) hainbat euskal iraklaslerekin CSUBen 2008an EH Mugaz Gaindi mintegian

PUBLIZITATEA

Bakersfield, AEB. Kaliforniako Estatu Unibertsitateak, Bakersfield-eko kanpusean (CSUB), Steven Gamboa Filosofia irakasle euskal-amerikarra saritu du "bere ikasleen artean jakinmina, bizitasuna eta interesa piztu eta eragiten urtetan daraman lanagatik". Gamboa doktoreak atseginez jaso du CSUBek ematen duen Millie Ablin Bikaintasuna Irakaskuntza Sariaren ohorea, Unibertsitateko ikasleei, diziplina akademikoei eta kanpus komunitateei egindako ekarpenak nabarmentzen dituena..Kaliforniarra sortzez, Gamboa Filosofia irakaslea da CSUBen eta bertako Filosofia eta Ikasketa Erlijiosoetako departamentuko burua, aita nafarra eta ama Nevadan euskaldunen ondorengo jaioa.

Bakersfield-eko eta Chinoko Euskal Etxeetako kide, eta Hego Kaliforniako euskal komunitateko partaide aktiboa, bere bizitza pribatuan gastronomiazale eta euskal txokoen zale eta sukaldari trebatua da Gamboa eta hala aritu izan da eta aritzen da hainbatetan bere inguruko euskal klubetan. Unibertsitatean, euskal alorra eta euskara eta euskal kultura eskolak sustatu izan ditu, seme-alabak ere euskal komunitate giroan eta NABOren Udalekuetako partaide haziz, emazte Sandrarekin batera.

Unibertsitatean garatzen duen lanaz, Gamboak esan du: "Nire esperantza da CSUBen pasatzen duten denboran ikasleek aukera izatea ideia berriak esploratzeko, galdera berriak egiteko eta aztertu eta erreparatzea nola bizi garen banaka zein komunitatean eta kuestionatzea batzuetan besterik gabei asumitu ohi ditugun emandako hainbat gauza".

Bere departamentuko kide den Olson doktorearen esanetan, "Steve irakasle dinamikoa da eta inspiratu egiten ditu ikasleak, berarekin parteka dezaten berak ideien eta arrazoitutako eztabaiden alde sentitzen duen grina. Bere klaseetan hasten diren solasaldiak askotan gure departamenturaino iritsi eta kanpusean barrena segitzen dute. Ikaragarri dedikatutako irakaslea da eta bere mentoretzak lagundu izan die bere ikasleei arrakasta lortzen alor ugaritan", adierazi du.

-Artikulua Steven Gamboa eta sariari buruz Unibertsitateko albistegian
-California State University in Bakersfield



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia