euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kaliforniako Bakersfield-ek eta Donibane Lohizunek ofizialdu egin dute euren senidetze harremana

2019/06/21

Bakersfield-eko euskal festak, hiriko Kern County Basque Club-en egoitzan
Bakersfield-eko euskal festak, hiriko Kern County Basque Club-en egoitzan

PUBLIZITATEA

Bakersfield, AEB. Bi hiriok senidetzeko ahalegin eta kontaktuak 2016an hasi ziren eta denbora honetan hiri kaliforniarreko ordezkariek Lapurdiko kostaldeko hiria bisitatu dute eta baita donibanelohizundarrek ere euren kide kaliforniarra. Urrats berriarekin bat, ikasle trukeak egingo dituzte bi hirion artean eta, izan ere, kultura aldeko konexio eta loturak dira, gazteak tartean dituztenak bereziki, zubilana egiteko planteatu diren lenenengo neurrietako batzuk.

Autoz Los Angelestik ordu t'erdi ipar-ekialdera kokatua, gogora dezagun Bakersfield historikoki izan dela euskal komunitate esanguratsu baten leku XIX. mendetik hona eta bertako Euskal Etxea Estatu Batuetako handienetakoa dela, pikota kantxa, piknikak egiteko zuhaizpea eta aparlakeku zabala dituen egoitza barne. Aurten bertan, NABOren Biltzar Nagusia Bakersfield-en egin berria da, maiatzean, Euskal Etxeak 75 urte betetzen zituela.

Aurretik ere euskal hirien eta AEBetakoen arteko senidetzeak egin dira azken urteotan, hala nola hiri senidetuak dira Donibane Garazi eta South San Frantzisko (Kalifornia), Donostia eta Reno (Nevada), Gernika eta Boise (Idaho), eta Gasteiz eta Anaheim (Kalifornia), esaterako.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia