euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joan den urtea gainbegiratzen duen EHko 2019ko Musikaren Urtekaria plazaratu du EHMBEk formatu digitalean

2020/05/08

2019ko Musikaren Urtekaria, Musika Bulegoa, Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea (EHMBE) argitaratzaile
2019ko Musikaren Urtekaria, Musika Bulegoa, Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea (EHMBE) argitaratzaile

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Musika Bulegoa, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE), 2019ko Musikaren Urtekaria eman du argitara formatu digitalean. Urtekariak hogeita hamar bat orrialdetan joan den urteak musika alorrean eman dituen une esanguratsuenak biltzen ditu "trantsiziokoa izan den urte batean", eta biltzen dituen artikuluetan aipatzen ditu, besteak beste, Berri Txarrak taldearen agurra, Iñigo Muguruza eta Jose Luis Ansorenaren heriotzak, eta History of Basque Music liburuaren argitalpena.

Urteak emandako guztia biltzeko asmorik gabe, Euskal Herrian iaz musikaren alorrean agitutako zenbait gertaera, emaitza eta jarduera hautatzen ditu eta kasu batzuetan euskaraz eta beste batzuetan gaztelaniaz idatzitako artikuluetan isurtzen ditu.

-Hemendik irakurri edo jaitsi dezakezu urtekaria (pdf)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia