euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itxaropen Euskal Etxeak historia eta gastronomia saioez biribildu zuen Cesar Arrondoren liburu aurkezpena Saladillon

2019/09/04

Cesar Arrondo Polvaredas herriko Agusto Cicare Liburutegian
Cesar Arrondo Polvaredas herriko Agusto Cicare Liburutegian

PUBLIZITATEA

Saladillo, Argentina. Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak ekintza anitzeko programa bat antolatu zuen Cesar Arrondo irakasleak Saladilloko partidura abuztuaren 23tik 26ra FEVAren kultur eskaintzaren programa barruan egindako bisitaren inguruan. Polvaredas-ko Agusto Cicare Liburutegiarekin batera, Arrondoren “Hipólito Yrigoyen (1916- 2016) Primer centenario de la soberanía popular” liburuaren aurkezpena antolatu zuen Liburutegiaren egoitzan. Euskal jatorriko Argentinako presidentea aitzakia hartuz, euskal etorkinek Argentinan izan duten eta daukaten eraginaz ere mintzatu zen historialaria.

Gazteei begirako ekintza bat ere antolatu zuen Euskal Etxeak Arrondoren bisita baliatuta. Izan ere, Picassoren Guernica-ri buruzko erakusketa bat jarri zuen bere areto nagusian Irakasleen Prestakuntzarako 16 zenbakidun Goi Institutuko ikasleek egina. ‘La mirada del Guernica desde el ISFD Nº 16’ izenburuko erakusketa hau azalpen historikoekin osatzeko, hitzaldia eskaini zuen irakasle lapridatarrak Bonbardaketa gai nagusi hartuta, ekitaldia ‘La huella humana’ dokumentala emanez biribiltzeko.

Baina historia eta zabalkunde arloan daraman jardunbideaz gain, sukalde lanetan eta euskal txoko gastronomikoen ildotik ere erakutsia du azken urteotan bere zaletasuna Arrondok, eta Saladillon aukera izan zuen molde horiek erakutsi eta eskaintzeko, paella bat prestatu baitzuen bertaratutako bazkide eta jendeentzat.

Gogora dezagun, bestalde, Itxaropen Euskal Etxeak asteazken honetan bertan egingo duela bere Urteroko Ohiko Batzar Nagusia, hautatuz besteak beste lehendakari eta idazkari postuak, gure agendak biltzen duen bezala.

Aipatu saioen argazki gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia