euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Irudiotan klik egin eta goza ezazu Iruñetik datorkigun Suakai-ren Ezpatadantza musika-bideo interaktiboarekin

2020/04/20

Bideoa ikusten zoazela gainean klik egin eta irudiak aldatzen dira, parte hartzen duten musikariak banan bana erakutsiz
Bideoa ikusten zoazela gainean klik egin eta irudiak aldatzen dira, parte hartzen duten musikariak banan bana erakutsiz

PUBLIZITATEA

Iruñea, Nafarroa. Asteburuan helarazi digute Suakaikoek segidan aurkezten dizuegun bideo eta musika zoragarria. Bideoa pantaila osoa ipinita ikusi eta entzutea gomendatzen digute eta, benetan, segitzea komeni den ahilkua da, lan ederra egin baitute musikariek zein bideo ekoizleek lan ikusgarri hau prestatzen. Ez da, baina, ikusteko bakarrik, ikusleak aukera baitauka modu interaktiboan ikusi eta xaguaekin klik eginez irudiak eta xehetasunak aldatzeko, are ederragoa bihurtuz emaitza. Ezpatadantza interaktiboa hemengo esteka honetan klik eginez ikus daiteke, baina ikusten zoazen heinean xagua erabili eta klik egiten joatea aholkatzen dizugu.


Argazkian klik egin eta presta zaitez Suakaik prestatutako bidaia interaktiboaz gozatzera

Euren webgunean bertan azaltzen duetenez, Suakai 2016an arte eta musikaren munduan eraberritzeko helburuarekin sortzen da, musika edo ikuskizun eszenikoen ekoizpen zein musika-estilo desberdinetako kontzertuetan espezializatutako ekimen gisa, Clausia Oses eta Ivan Carmona zuzendari dituela, hainbat musikari eta artistaren buru.

-Webgunea: Suakai.com

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia