euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iraileko lehenengo astelehenean itzuliko gara: geroratutako barne lanak egiteko baliatuko dugu aste hau

2019/08/23

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Urtero sasoi honetan bezala, egun batzuetan EuskalKultura.eus-ek ez du buletina aterako, izan ere hainbat hilabetetan eguneroko lanak irentsita egin ezinean geroratu ditugun hainbat zeregin bururatzen ibiliko baikara. Ohi bezala, lanean segituko dugu, telefono dei eta emailak erantzuten, eta berritu ere berrituko dugu agenda eta argitaratuko dugu sare sozialetan, baina guztia buletina atera gabe. Buletina argitaratzen segitzeko eguna, beraz, irailaren 3a izango da, astelehena.

Badakigu bitartean gure euskal diasporaren mundua ez dela batere geratzen --uda den leku batzuetan pixkat moteltzen behar bada-- eta, irailarekin batera, bertan ditugula Euskal Diasporaren Eguna hilaren 8an, igandea (bide batez, bidali al duzu Eusko Jaurlaritzaren euskaletxeak@euskadi.eus helbidera zeure euskal etxean egingo dituzuen ekitaldien berri, Diasporaren Eguneko mundu osoko programa barnean sar ditzaten?); eta gutxiago falta dela, esaterako, Gaztemundurako eta urriaren 2-4an Bilbon egingo den Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrerako. Berehala arte!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia