euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Inkesta ari da bultzatzen Jaurlaritza Diasporako euskaldunen errealitatea hobeto ezagut dezagun: har ezazu parte

2019/07/17

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Inkesta hemen erantzun daiteke eta Diasporako euskaldunak hobeto ezagutu, euren egoera, baldintzak iritzi eta errealitateari buruz informazioa lortzea dauka helburu, errealitate hori ezagututa errazago izan dadin beharrak identifikatu eta proiektuak eta plangintza egokiagoak antolatzea. Euskal Herritik kanpo jaio eta bizi den euskalduna bazara, ez zazu gerorako utzi eta erantzun ezazu inkesta, minutu gutxi batzuk baino ez baitizkizu hartuko eta Diasporako gure errealitatea ezagutzeko urrats handia baita.

Inkesta erantzuteko hizkuntza, lehenengo pantailan hauta daiteke, eta euskaraz, gaztelaniazm, frantsesez eta ingelesez erantzun daiteke.

Modu anonimoan ere erantzun daiteke, baina izen-abizenez erantzuten baduzu, bidaia baten zozketan sartuko zara: 2019ko urriaren 2-4an Bilbon egingo den Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Mundu-Kongresura etor zaitezke; edo 2020ko uztail-abuztuan Estatu Batuetara, Idahoko Boisera bidaiatu, Jaialdi 2020 euskal festa erraldoian parte hatzera.

Inkestari internetez erantzuteko, egizu klik hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia