euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Idahoko gobernadore Brad Little gaur iritsiko da Euskadira Europara egingo duen sei eguneko bira baten barnean

2019/09/15

Artxiboko argazki batean, Freda eta Pete Cenarrusa, Brad Little eta Roy Eiguren Idahoko Kapitolioan
Artxiboko argazki batean, Freda eta Pete Cenarrusa, Brad Little eta Roy Eiguren Idahoko Kapitolioan

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Gobernadorea bere emazte Teresa Little-kin ari da egiten bidaia, Idahoko ordezkaritza bateko buru eta Euskal Herriaz aparte Herbeheretan eta Irlandan izango da sei eguneko bisita azkar batean. Ordezkaritzako parte dira, besteak beste Idahoko Merkataritza Saileko zuzendari Tom Kealy eta Nekazaritza zuzendari Celia Gould. Buruzagi idahotarra gaur iritsiko da Bilbora eta Euskadin egingo duen egonaldian Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarrizketatuko da.

Bilduko dira, besteak beste Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriarekin, Gernikako alkate Jose Mari Gorroñorekin, Bizkaiko Batzar Nagusietako kideekin eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari eta sailburuekin. 

Gogoratu Idahoko hiriburua, Boise, Gernikaren hiri ahaidetua dela eta Boise hiriak zein Idaho estatuak harreman bereziak dauzkatela Bizkaiko lurralde eta erakundeekin zein Eusko Jaurlaritzarekin. Idahoko Emmet-en jaioa izanik, Little-k betidanik ezagutu izan ditu auzoan euskaldunak eta nekazaritza eta abelzaintza gaietan aritua izanik profesionalki Idahoko euskaldunak inguruan hazitako pertsona da.

Nekazaritza eta energia alorreko gaiak programako parte izango dituzte. Ez da honakoa Little-k egiten duen lehenengo bisita Euskal Herrira, 2010an eta 2015ean, Idahoko gobernadoreorde zela, bidaiatu baitzuen, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako buruekin bilduz. Aurtengo urtarriletik da Brad Little Idahoko gobernadore.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia