euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Homedale-ko Txoko Ona Euskal Etxeak ere postaz egingo du bere Zuzendaritza berritzeko bozketa prozesua

2021/01/13

Homedaleko Txoko Ona Euskal Etxearen iazko Dantzaldia. Doi-doi egin zen pandemia lehertu aurretik
Homedaleko Txoko Ona Euskal Etxearen iazko Dantzaldia. Doi-doi egin zen pandemia lehertu aurretik

PUBLIZITATEA

Homedale, AEB. Orain egun batzuk iragarri genuen Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxeak, urtero urtarrileko azkeneko asteburuan egin ohi duen bere Batzar Nagusia pandemia egoerara egokitu eta presentziala egin ordez, postaz egin behar duela data berean bere Zuzendaritza Batzordean berritzea tokatzen zaion karguen hauteskunde prozesua. Oraingoan, Boisetik urrun ez den Homedaletik, Idaho bertatik, gauza bera egiteko prozesua zabaldu dutela adierazi digute Homedaleko Txoko Ona Euskal Etxekoek.

Txoko Onako Zuzendaritza Batzordeko lau kideren agintealdia bukatuko da orain eta EEa bere bazkideei zuzendu zaie esanez, Idahoko gobernadorearen Aginduari eta Euskal Etxearen beraren kezkei jaramon eginez aurtengo Batzarra posta bidez egitea erabaki dutela.

Ondorioz, lau postu horiek betetzeko hautagai aurkezteko urratsa eman nahi dutenek homedaletxoko@gmail.com helbidera idatz dezaketela iragarri du, batetik. Eta, bestetik, Elkartea lanean ari dela hautatzeko papertxoak eta tresneria gertatzen hauteskundea garaiz eta egoki gauzatu ahal izateko. Hautagai izan nahi dutenek, urtarrilaren 18a dute epea euren erabakiaren berri eman eta hautagaitza aurkezteko Zuzendaritza Batzordeari.

-Idahoko Homedaleko Txoko Ona Euskal Etxea: https://www.txokoona.org
-Facebooken: https://www.facebook.com/TxokoOnaHomedale



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia