euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Geroa Bai Argentina’k Manuel Irujori eskainitako liburuaren paperezko bertsioa doan eska daiteke postaz

2021/03/11

'Geroa Bai Argentina'k Manuel Irujo Ollori buruz argitaratu duen liburua
'Geroa Bai Argentina'k Manuel Irujo Ollori buruz argitaratu duen liburua

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Otsailaren hasieran eman genuen EuskalKultura.eus-en Manuel Irujo Ollo. Un legado de paz, libertad, justicia y democracia (Manuel Irujo Ollo. Bake, askatasun, justizia eta demokrazia legatua) liburuaren berri. Fernando Lizarbe 'Geroa Bai Argentina'ko koordinatzaile nagusiak orduan azaldu zigunez, liburua “artikulu sorta bat da, Euskal Herrian zein Diasporan abertzaletasunaren erreferente diren jende batzuek proiektu honetarako propio idatzia".

Liburuak euskarri digitalean doan zabaltzen segitzen du, baina, Lizarbek aurreratu zigun bezala, urrats berria eman dute eta bere paperezko bertsioa kaleratu dute, hau ere doan. "Ordaindu beharko den gauza bakarra bidalketa izango da eta norberaren esku utziko da borondatezko ekarpenik egiteko aukera", argitu du Lizarbek. Liburua eskatzeko, +54 9 341 511013 telefonora behar da idatzi.

Manuel Irujo Ollo. Un legado de paz, libertad, justicia y democracia liburuak Uxue Barkos eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohien hitzak biltzen ditu eta baita Irujok berak idatzitako artikuluak ere. Liburuari buruzko informazio gehiago, hemen.

‘Geroa Bai Argentina’ sareetan:

Facebook-en, Geroa Bai Argentina
Twitter-en, Geroa Bai Argentina
Instagram-en, geroabaiargentina



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia