euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

General Rocak bigarren urtez segidan egingo du Gizataldeen Festa, azaroaren 2an, hiriko Gure Etxea Euskal Etxea partaide

2019/10/25

Euskal gizataldearen partaidetza oholtza gainean Rocako 2018ko Gizataldeen Festan. Italia Unidaren egoitza txiki geratu zen
Euskal gizataldearen partaidetza oholtza gainean Rocako 2018ko Gizataldeen Festan. Italia Unidaren egoitza txiki geratu zen

PUBLIZITATEA

General Roca, Argentina. Iaz elkarretaratzea arrakastaz berreskuratu ostean, Río Negro probintzia patagoniarreko General Roca hiriak bigarren urtez segidan ekingo dio aurten Gizataldeen Festa antolatzeari, azaroaren 2an, edizio honetan Italia Unida elkartearen egoitza, instalazio eta inguruan, antolatzaile iazko sei gizatalde berak, esan naho baita italiarrak, euskaldunak, israeldarrak, txiletarrak, espainiarrak eta libanotarrak. Euskaldunen kasuan, bertako Gure Etxea Euskal Etxea izango da euskal ordezkaritzaren eroale.


General Rocako Gizataldeen Festa eta antolatzaile diren sei gizataldeen banderak

Komunitateetako bakoitzak bere stand eta saltokiak ezarriko ditu, besteak beste bakoitzaren janari tipikoak prestatu eta eskainiz. Dantza alorrean ere, dantza taldea daukaten komunitateak euren dantzariekin plazaratuko dira, euskaldunen kasuan heldu eta txikien taldeekin, Maite Aranzabal irakaslea zuzendari.

Saioan erkidego bakoitzeean Argentinan 50 urtetik gora daramatzaren immigranteei diploma bat emango zaio. Iazkoan, euskaldunen kasuan Moncho Aranzabali eman zitzaion, era postumoan, Gure Etxea Euskal Etxeko sortzaileetakoa zen Euskal Herrian jaiotako euskaldun urtebete lehenago hil baitzen zoritxarrez.

Bost mila bat pertsona espero dira. Ekitaldiak ematen dituen etekinak hiriko Francisco López Lima.Ospitalaren beharrera dedikatuko dira. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia