euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gazteak Euskal Etxeetan, belaunaldi-erreleboa eta geroa, gaur arratsaldean hizpide Madrilgo Euskal Etxeko tertulian

2022/05/20

Geroaz, gazteez eta belaundial-erreleboari buruzko elkarretaratzea gaur arratsaldean egindu du Madrilgo Euskal Etxeak
Geroaz, gazteez eta belaundial-erreleboari buruzko elkarretaratzea gaur arratsaldean egindu du Madrilgo Euskal Etxeak

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Madrilgo Euskal Etxeak deia zabaldu du gaur arratsaldean bere egoitzan egingo duen tertuliara Euskal Etxeen geroaz, gazteez eta belaundial-erreleboaz mintzatu eta ideiak elkarbanatzeko jarreran dauden interesatuak oro gonbidatuz. Aurretik ere honelako elkarretaratzeetan ohi duenez, hitzordua EEaren Egongelan egingo da, eta pintxoak eta Arabar Errioxako ardoa lagun izango ditu. Ordua, 19:30ak, helbidea Jovellanos 3, 28014 Madril.

Partaidetza, konpromisoa eta Madrilgo Euskal Etxe barnean eta oro har munduko Euskal Etxeetan belaunaldi berriei ardurak hartzeko aukerak ematen asmatzea eta belaunaldien arteko ardurakizunak hartu/ematen segitu beharreko bideak hizpide garatuko da bertara bilduko direnen arteko solasaldia. Gazteak dira geroa eta horrek gazteak ekintzetan partaide izatea dakar, baina seguruenik baita bizitza instituzionalean ere, erabakiguneetan ere partaide eta arduradun izan eta sentituz.

Nola eskaini, erraztu, sustatu eta gauzatu partaidetza eta engaiamendu hori izango da seguruenik gaur arratsaldean Euskal Etxeko tertulian solasgai hartuko dena, zer egin etorkizun hori hobekien laguntzeko. Gaiak kezkatzen bazaitu edota ideiak partekatzeko moduan zaudela uste baduzu ez zazu zalantzarik izan eta hurrera zaitez gaur aratsaldean Euskal Etxera.

Madrilgo Euskal Etxea
Jovellanos, 3 - 28014 Madril
915 314 593 - 628 675 072
www.euskaletxea-madrid.com
https://www.facebook.com/madrilgoeuskaletxea
https://twitter.com/EuskalEtxeaMadr
https://www.instagram.com/euskaletxea_madrid



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia