euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur arratsaldean hasiko dira Nevadako Elkon "Annual Basque Festival" euskal festaren 56. edizioko ekitaldiak

2019/07/05

56. Euskal Jaiak gaurtik igandera bitartean Nevadako Elkon; igandean, berriz, Souther California Eskualdun Clubaren Euskal Bestak, Chinon
56. Euskal Jaiak gaurtik igandera bitartean Nevadako Elkon; igandean, berriz, Souther California Eskualdun Clubaren Euskal Bestak, Chinon

PUBLIZITATEA

Elko, AEB. Guztia prest da Nevada iparraldeko Elko herri estatubatuarrean bere urteroko Euskal festei ekiteko. Festen hastapena hiri erdiguneko Ormaza Way-n egingo da 18:00etan eta hortik aurrera festak lehertuko dira larunbat eta igandez, udal parkean, hiriko euskal jatetxeetan eta oro har Elkoko kaleetan. Bihar larunbata, kabalkadak hiriko kale nagusia zeharkatuko du, euskal eta amerikar osagaiek Elkon eta AEBetan izan duten uztarketa ospatuz, 4th of July eta euskal jaiek bat eginik.

Asteburuan zehar Elkoko Ariñak dantza taldeko kideak arituko dira, herri kirol erakustaldiak egingo --pilota, harrijasotzea, aizkolariak, txingak... barne-- eta Elkoko Euskal Etxearen egoitzak euskal musika eta festa giroaren bilgarri izango da, gauez berbena eta dantzaldia baitaratuz.

Igandean, azkenik, piknika udal parkean, euskal meza, eskulangintza eta oroigarriak salgai, euskal ogi enkantea, dantza eta musika erakustaldiak, kirol emanaldi gehiago, barbakoa bazkaria eta Elkoko euskaldunek zabaltzen dakiten giro ederra.

Southern California Basque Club-en piknika Chinon

Igandean, bestalde, eta Kaliforniako Chinon, bertako Fairgrounds-etan, bere 73. piknik eta euskal festa ospatuko du Southern California Basque Club euskal etxeak, goizeko 10:30etatik aurrera. Aita Javier Altuna azpeitiarrak bertan emango duen mezarekin hasiko da programa, eta ondotik barbakoa bazkaria, eta arratsaldean euskal dantza erakustaldia eta dantzaldi publikoa, Jean Flesher-en Banda lagun.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia