euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur argitaratzen dugun "Euskal diaspora standby-n" post-arekin hasita Pedro Oiarzabalen gogoetak EuskalKultura.eus-en

2020/04/15

Pedro Oiarzabalek bi hamarkada daramatza ahozko historia, migrazioa, diaspora eta erbestea ikertzen (arg Seana Ni Bhaoil © 2019)
Pedro Oiarzabalek bi hamarkada daramatza ahozko historia, migrazioa, diaspora eta erbestea ikertzen (arg Seana Ni Bhaoil © 2019)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Diasporan aditua den Pedro J. Oiarzabal ikertzaile bilbotarrak lankidetza hasi du EuskalKultura.eus-en, Diaspora Bizia izenburupean. Gaurtik aurrera, eta hiruzpalau bat asteko maiztasunarekin, diasporetan eta bereziki euskal diasporan aditua den irakasle honek post bat emango du argitara gure blogen sailean. Bere lehenengo zutabeak "Euskal diaspora standbyn" du izena eta jasaten ari garen pandemiak gure diasporari nola eragiten dion aztertu eta komentatzen du. Izan ere, diasporarekin lotutako gaiak mintzagai hartu eta mahaigaineratzea da gure buletin honen sortze-asmoetako bat, horretarako iritzi eta pentsamolde desberdinak bilduz.

Gogora dezagun Pedro J. Oiarzabal doktorea dela Zientzia Politiko-Euskal Ikasketetan, Nevadako Unibertsitatean Renon (AEB). Bi hamarkada daramatza ikerketa eta aholkularitzan, politika publiko gaiak (herritartasuna atzerrian eta itzulera), diaspora eta teknologia berriak, eta memoria sozial eta historikoa (ahozko historia, migrazioa eta erbestea) aztertzen, indar berezia jarriz euskal kasuan. Azkenaldian, oihartzun berezia ari da lortzen AEBetako euskaldunek Bigarren Mundu Gerran izan zuten partaidetzaz egiten ari den ikerketa eta lan eskerga egin du baita ere herrialde horretako euskal ahozko historian. Bere Twitterra, @Oiarzabal.

Eskerrak ematen dizkiogu euskal diasporari ekarpen apala egin nahi dion gure ahalegin hau aukeratzeagatik bere gogoetak plazaratzeko.

"Euskal diaspora standbyn" posta gure blogen sailean kokatzen da, gure azalaren behealdean (kolaboratzaile bakoitzak aukeratzen du bere hizkuntza).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia