euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak irailaren 8an Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko deia egiten die munduko euskal etxeei

2019/06/24

Deia egin du Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna ospatu de hitzorduaren xehetasunak aldez aurretik helarazteko
Deia egin du Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna ospatu de hitzorduaren xehetasunak aldez aurretik helarazteko

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Iaz ospatu zen lehenengo aldiz eta argi geratu zen bazegoela gogoa eta egarria euskal diasporaren munduan, nazioartean barrena barreiaturiko euskaldunen eguna ospatu eta Diasporaren izaera bera eta bere partaidetza eta ekarria Euskal Herriari aldarrikatzeko. Iritziak han-hemenka ideia-bilketa publiko batean eskatu ostean, Jaurlaritzak erabaki zuen ospatzeko eguna irailaren 8a izango zela, eta hala egin zen lehenengo deia, eta harritzekoa izan zen mundu osoko euskal etxeen artean lortu zuen oihartzun eta partaidetza zabala.

Geratzeko etorria den data eta ospakizuna da Euskal Diasporaren Eguna, eta iazko aurrekari ederraren ostean, aurten ere irailaren 8an bildu eta Diasporako Euskal Herriaren aldarria eta festa antolatzera deitu du Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk honako idazkian. Garaiz gabiltza gauzak antolatzeko, eta iazkoan lortutako segimendua handia izan bazen, dudarik ez da aurten hamarnaka euskal etxe gehiago gehituko zaizkiola eguna ospatuko duten euskal etxe eta euskal elkarteen zerrendari. Antolatzeko asmoa baduzu, komunikatu Jaurlaritzarekin, zeuen ospakizuna ere mundu mailako programan sartua izan dadin.

Pentsatu duzu zeurean zer egin irailaren 8arekin bat egiteko?



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia