euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko hiru gazteren eskutik hasiko da gaur Villa Mariako Euzko Etxean "Anima Zaitez!" ekimeneko laugarren edizioa

2019/07/08

2019ko Anima Zaitez!en programa
2019ko Anima Zaitez!en programa

PUBLIZITATEA

Villa Maria, Argentina. Gaur hasi eta uztailaren 19ra arte, Anima Zaitez! truke programaren egoitza izango da Villa Mariako Euzko Etxea. Aurrekoetan bezala, 4. edizio honetan ere mota askotako tailerrak eskainiko dituzte horretarako Euskal Herritik propio etorritako gazte euskaldunek. Hiru neska dira, Irati Aranguren Arrizabalaga azpeitiarra, eta Gasteizko Sara Chaves Larrimbe eta Paula Gonzalez Miguel. Eurekin, esku dantza, musika, esku-pilota eta euskal kultura tradizionaleko beste zenbait alor landuko dituzte villamariatarrak bi astetan zehar.

Tailerrez gain, 2019ko Anima Zaitez!-ek mitologia eta arropa tipikoei buruzko hitzaldiak, Telmo Esnalen Dantza pelikula eta San Fermin Eguneko ospakizuna bezalako eskaintzak baitaratu ditu programak. Hona, egitarau osoa:

-Uztailaren 8an, astelehena: 18etatik 19:30etara, Pandero Tailerra; 20etatik 21:30etara, Euskal Mitologiari buruzko hitzaldia; 21etatik 22:30etara, Dantza Tailerra 1
-Uztailaren 9an, asteartea: 16:30etatik 18etara, Txalaparta Tailerra; 18:30etatik 20etara, Trikitixa Tailerra; 20:30etatik 22:30etara, Dantza Tailerra 2
-Uztailaren 10ean, asteazkena: 16:30etatik 18etara, Pandero Tailerra; 18:30etatik 20etara, Txikientzako Tailerra; 20:30etan, Euskal Sukaldaritza tailerra
-Uztailaren 11an, osteguna: 17etatik 18etara, Esku-pilota Tailerra; 18:30etatik 20etara, Trikitixa Tailerra; 20etan Jantzi tipikoei buruzko hitzaldia; 21etatik 22:30etara, Dantza Tailerra 1
-Uztailaren 12an, ostirala: 16:30etatik 18etara, Txalaparta Tailerra; 18:30etatik 20etara, Txikientzako Tailerra
-Uztailaren 15ean, astelehena: 16:30etatik 18etara, Pandero Tailerra; 18:30etatik 20etara, Txikientzako Tailerra; 20:30etatik 22:30etara, Dantza Tailerra 1
-Uztailaren 16an, asteartea: 16:30etatik 18etara, Txalaparta tailerra; 18:30etatik 20etara, Trikitixa Tailerra; 20:30etatik 22:30etara, Dantza Tailerra 2
-Uztailaren 17an, asteazkena: 16:30etatik 18etara, Pandero Tailerra; 18:30etatik 20etara, Txikientzako Tailerra; 20:30etan, Euskal Sukaldaritza Tailerra
-Uztailaren 18a, osteguna: 16:30etatik 18etara, Txistu Tailerra; 18:30etatik 20etara, Trikitixa Tailerra; 20:30etatik 22etara, Dantza Tailerra 1; 22:15etan, Dantza filma
-Uztailaren 19an, ostirala: 10etatik 11etara, Txalaparta Tailerra; 11etatik 12etara, Txistu tailerra; 21etan, Agur Afaria eta San Fermina festa.

Euskal Etxetik jakinarazten diete villamariatarrei ekintaldiotan parte hartzeko izena baino ez dela eman behar –libre eta doakoak baitira komunitate osoarentzat– eta inskripzioa EEko idazkaritzan behar dela egin, edo 0353 4534400 telefonoan.

Gogora dezagun Anima Zaitez! programak helburu bikoitza duela: alde batetik Argentinako gazteek gaur egungo euskal kultura hobeto ezagutzea eta bestetik, Euskal Herrian euskal etxeen esperientziaren berri zabaltzea. Euzko Etxetik esker beroenak luzatu nahi dizkiete Anima Zaitez!-en parte hartzeko izena eman zuten guztiei eta hautatuak izan ez zirenak animatzen dituzte datorren urtean berriro apunta daitezen.

Anima Zaitez! Facebooken, Anima Zaitez!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia