euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal australiarrak bihar bilduko dira Gernikan Euskal Australiar Alkarteak deitutako urteroko bigarren elkarretaratzean

2019/11/22

Iazko euskal-australiar elkarretaratzea Gernikan, berrehunda berrogeitamar bat lagunen biltzaile
Iazko euskal-australiar elkarretaratzea Gernikan, berrehunda berrogeitamar bat lagunen biltzaile

PUBLIZITATEA

Gernika, Bizkaia. Iazko bilkura eta egunpasaren haritik, urtebete eman du Euskal Australiar Alkarteak euskaldunen Australiarako emigrazioaren lekuko eta ondorio den euskal australiar gizataldearen aldeko lanetan, eta iritsi da berriz ere urte azkena, eta bigarren elkarretaratze handia eta egunpasa egin eta ospatzeko momentua.Iaz bezala, Gernikako Zimela jatetxean izango da, eta hitzordua biharko da, azaroaren 23rako, 14:30etatik aurrera aipatu jatetxe gernikarrean.

Amaia Urberuaga buru duen elkarteak 2020erako dituen planen artean, azpimarra daiteke bidaia bat ari direla prestatzen datorren urtean Boiseko Jaialdira joateko, euskal-australiar talde gisa. Urrian Bilbon egin zen Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 7. Mundu-Batzarreko leloa "Saregintzan" izan bazen, ideia eta filosofia horri segituz, naturala ikusten dute euskal-australiarrek munduko beste euskal diaspora batzuekin harremanak sakontzea, eta horretarako euskal-estatubatuarrekin ematea lehenengo urratsa.

Bidaia horretan parte hartzeko informazio gehiago lortzeko, jo Amaia Urberuagarengana (+34) 688 860 197 telefono edo uatxapean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia