euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Estatu Batuetan, Meridian-eko (Idaho) Epi's eta Renoko (Nevada) Santa Fe euskal jatetxeek aro berriei ekin diete

2019/08/05

Nevadako Renoko Santa Fe eta Idahoko Meridian-eko Epi's euskal jatetxe estatubatuarrak
Nevadako Renoko Santa Fe eta Idahoko Meridian-eko Epi's euskal jatetxe estatubatuarrak

PUBLIZITATEA

Reno, AEB. Bizitzak segitzen du eta, aldaketen ondotik, bakoitzak bere inguruan fama eta izen ona lortutako bi euskal jatetxek ateak berriz zabaldu izana berri ona da zalantzarik gabe. Zaharrenetik hasita, Santa Fe kantina eta jatetxea Renoko klasikoetako bat da. Berez 1929an ireki zituen ateak lehenengo aldiz, eta makina bat istorio konta dezakeen lekua da 90 urteko historia luzea duen hau. 2017an egungo jabeak erosi ondoren, moldaketa lanak egin eta uztailaren 22an zabaldu ditu berriz ateak, bertan langile ari den jatorri nafarreko Gaven Sarratea gazteak EuskalKultura.eus-i zehaztu dionez.

Eta euskaldunen edari picon punch famatuko Santa Fetik, Idahoko Meridian-eko Epi's jatetxera, hau Christi Ansotegui eta Gina Ansotegui boisetarrek 1999ko urtarrilean sortua, izena euren amuma Epi (Lamiquis) Inchausti (1903-1983) eta bere sukaldaritza ohoratuz ipinia. Amuma Epi Inchausti, Renoko Santa Fe jatetxea zabaldu zuten urtean iritsi zen Estatu Batuetara, eta bizitzan gogor borrokatutako emakume sendoa izan zen, bere biloben miresmena ongi irabazitakoa. Eta Epì's jatetxeak ere ohore egin dio fama eta izen onari. Hogei urte eta gero, lekua eskuz aldatu eta Erik McFarland berbilobak, bertan luzaro lan egindakoak, jaso du lekukoa du uztail hondarrean.

Zorterik onena biei!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia