euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eman izena Paranako Urrundik-ek eratutako Xake Txapelketa birtualean; ekainaren 20an da eta sariak, eskudirua

2020/06/11

Urrundik-ek antolatutako 'Dos Orillas' Xake Txapelketa
Urrundik-ek antolatutako 'Dos Orillas' Xake Txapelketa

PUBLIZITATEA

Parana, Argentina. 20. urteurren programa barruan egingo du Urrundik Euskal Elkarteak "Dos Orillas" izeneko  Xake Txapelketa. Hasieran aurrez aurre izango zen ekintza eremu birtualera mugitu behar izan zuten antolatzaileek Covid-19 pandemiaren ondorioz. Hala ere, erantzun ezin hobea lortu dute eta Argentinako 19 probintziatako eta Uruguai, Paraguai, Venezuela eta Espainiako xakelarik eman dute izena.

Lehiaketa ekainaren 20an izango da, larunbata, arratsaldeko 4etatik aurrera (Argentinako ordutegian), Lichess xake Internet zerbitzarian. Eta nahiz eta jadanik 250 lagunek izena eman, oraindik ere badago parte hartzeko aukera. Izena ematea doakoa da eta https://lichess.org/tournament/YQvkm4Kg linkean egin behar da.

Txapelketako lehenengo saria 5 mila pesokoa izango da baina beste hamar sari banatuko dira, beti esku dirutan. Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak, hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia