euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHUn ikasi zenuen eta lotura horiei eutsi eta etekina atera nahi diezu? Egin zaitez doan EHUalumni elkarteko kide

2021/03/31

Euskal Herriko Unibertsitateko tituludun diren ikasle ohien elkartea da EHUalumni
Euskal Herriko Unibertsitateko tituludun diren ikasle ohien elkartea da EHUalumni

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Euskal Herriko Unibertsitateko tituludun diren ikasle ohiak bildu eta ikasle zireneko loturak mantenduz, izaera horri etekin atera eta, sare indartsu baten kide izanez, harreman pertsonal, sozial eta profesionalak sendotuta zenbait zerbitzu, ikastaro eta aukera eman eta EHUko partaide izateaz harro egotea bultzatu nahi duen ekimena da EHUalumni. Doaniko bazkidetza du eta berdin dio noiz ateratako titulua den. Tailerrak, mentoring programak, atzerrian diren pertsonak konektatzeko programa, beherapenak eta bestelako zerbitzuak eskaintzen ditu.

Ararteko izan zen Iñigo Lamarka Zuzenbidean lizentziatua (1981eko promozioa) da EHalumniko presidentea eta partaideak milaka baditu ere, webguneak aipatzen ditu hainbaten artean adibide gisa Gaizka Garitano entrenatzailea (Kazetaritza, 2000), Bakartxo Tejeria legebiltzarburua (Zuzenbidea, 1994), Luis Rojas Marcos psikiatra (Medikuntza, 1974), Almudena Cacho irratilaria (Kazetaritza, 1988), Iraia Iturregi futbolaria (Kirol Zientziak, 2010), Lara Izagirre zinemagilea (Ikusentzunekoak, 2007), (Danel Elezkano pilotaria (Enpresa Administrazioa), Rafael Bengoa doktorea (Medikuntza, 1976), Juan Jose Ibarretxe lehendakaria (Enpresa Zientziak, 2010), Mikel Urdangarin kantaria (Magisteritza, 1996), Maria Jose Garcia erizainburua (Erizaintza, 1994), Bernardo Atxaga idazlea (Ekonomia Zientziak, 1973), Maider Llaguno (Arkitektura, 2006), Uxue Alberdi bertsolaria (Kazetaritza, 2006), Eñaut Elorrieta kantaria (Fisika Zientziak, 2000)...

-Webgunea: https://www.ehu.eus/eu/web/ehualumni
-Posta elektronikoa: ehualumni@ehu.eus
-Telefonoa: +34 946 017 150
-WhatsApp: 688673757
-Helbidea: Agirre Lehendakaria, 81. 48015 Bilbo

Irakur hemen:
-Zer da EHUalumni
-Nor izan daiteke EHUalumniko kide
-Ohiko galderak
-Mentoring programa
-Enbaxadore programa
-Trebakuntza Eskola
-Cicerone programa
-Lan-poltsa
-Kultura, kirolak, konferentziak
-Lehiaketak eta bekak
-Zerbitzuak eta deskontuak
-Eman izena



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia