euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Egingo den itxaropenez baina ez segurantziaz, Macachingo EEak 2021eko Euskal Aste Nazionaleko datak iragarri ditu

2021/03/19

2021eko Euskal Astea azaroaren 15etik 22ra izango da, osasun egoerak hobera egiten badu
2021eko Euskal Astea azaroaren 15etik 22ra izango da, osasun egoerak hobera egiten badu

PUBLIZITATEA

Macachin, Argentina. Ezin da erabat baieztatu, ikusi behar baita osasun egoerak nora egingo duen datozen hilabeteetan. Baina Macachingo Euzko Alkartasuna hasia da antolatzen iaz pandemiagatik bertan behera utzi behar izan zuen Euskal Astea. Bertako erreferente Tomas Vicentek EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “Oraingoz Jaia egiteko dugun asmoa baino ezin dugu konfirmatu; irrikan gaude eta egin, egin nahi dugu; baina jakin badakigu gure esku ez dauden hainbat gauza izan behar ditugula kontuan, baina horiek laguntzen badute, egin egingo dugu”.

Data jartzera animatu da Euskal Etxera eta egitekotan azaroaren 15etik 22era egingo litzateke, astelehenetik astelehenera azaroaren 22an jaieguna baita Argentinan. Data ipintzeaz gain, euskal etxe macachindarrak iragarri du martxoaren 13an FEVAko Zuzendaritza Batzordeko bileran parte hartu zuten euskal etxeen babesa daukala.

“Ziurtasunik ez izan arren, Euskal Astea egiteko asmoa mahaigaineratu dugu eta euskal etxeak, egoerak eskatzen duen zuhurtziaz, ados agertu ziren, egoerak uzten badu, noski. Guretzat oso garrantzitsua da euskal etxeen laguntza izatea, jaia guztiona delako”, adierazi digu Vicentek.

2020ko ekainaren 16an erabaki zuen Macacahingo Euskal Etxeak 2020ko azarorako iragarria zuen Euskal Aste Nazionala bertan behera uztea. Behin erabakia hartuta, hurrengo Aste Nazionalak antolatu behar zituzten elkarteek egutegia berrantolatzea adostu zuten, kantzelazioarekin Macachin-ek bere lekua gal ez zezan,

Aldaketa horiekin eta nahiz eta baiztatzeke egon, datozen Euskal Aste Nazionalen lekuak hauexek dira:

  • 2021ean, Macachinen
  • 2022an, Villa Marian
  • 2023an, Necochean
  • 2024an, Tandilen
  • 2025ean, Bahia Blancan

Euzko Alkartasuna Facebook-en Centro Vasco Euzko Alkartasuna



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia