euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporakoa zara eta euskal dantza eskolak hartu nahi dituzu? Bidali honako eskabidea urtarrilaren 8a baino lehen

2022/01/03

'Dantza Munduan' programa espezialistek emana, online eta doan da. Interesa baduzu, ez ahaztu urtarrilaren 8a dela aurkezteko azken epea
'Dantza Munduan' programa espezialistek emana, online eta doan da. Interesa baduzu, ez ahaztu urtarrilaren 8a dela aurkezteko azken epea

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Diasporan bizi zara eta euskal dantzak ikasi nahi dituzu online, adituen eskutik eta doan? Lehenengo edizioaren harrera arrakastatsua ikusita, Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak 'Dantza Munduan' programaren bigarren edizioa iragarri du. Iaz bezala, euskal dantza tradizionalak ikasi eta hobetzeko espazio birtual bat eskaintzen jarraitu nahi du Jaurlaritzak, bereziki baliagarria munduan zehar hedatutako euskal diasporarentzat, ordenagailuen bidez edo gailu mugikor bidez Internetez eskainia.

Iaz eskainitakoaren antzera, iragarri dute, Dantza Munduan programak aukera eman nahi du euskal dantzak irakatsi eta ikasteko kontaktu eta hurbiltasun fisikorik gabe eta, beraz, mundua pairatzen ari den koronabirusaren transmisio arriskuak saihestuz eta aldi berean euskal dantza klase presentzial tradizionalen antzeko kalitate-estandarrak mantenduz.

Dantza Munduan ekimenaren 2022ko edizioan parte hartu nahi baduzu, azkar ibili eta bidali eskabide hau zure euskal etxe eta komunitatearen bitartez euskaletxeak@euskadi.eus helbidera.

Eskabidek jasotzeko azken eguna 2022ko urtarrilaren 8a izango da, 24:00etan, Euskal Herriko ordua. Interesa baduzu, ez ahaztu euskal etxeen bidez bideratu behar dela, beraz, zeure euskal etxearekin lehenbailehen harremantzea komeni zaizu.

-Dantza Munduan-eko bigarren edizioko programa, Jaurlaritzak zabaldua



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia