euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Denboraldi berria hasi zuen atzo 'Boiseko Taupada' euskal irratsaioak, asteartero BSUren unibertsitate irratian

2019/10/02

BSUko irakasle Ziortza Gandarias eta Nere Lete atzo 'Boiseko Taupada'ren sasoi berriko lehenengo saioan
BSUko irakasle Ziortza Gandarias eta Nere Lete atzo 'Boiseko Taupada'ren sasoi berriko lehenengo saioan

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Madalen Bieter-en eskutik hasi eta ezagutu genuen, eta ondoren baita Amaia Lojo eta Iñaki Sagarnaren jarduna lagun ere. 'Boiseko Taupada' Idahoko hiriburuko Boise State University-ren (BSU) irratia medio zabaltzen den euskal irratsaioa da eta atzo asteartea ikasturte berria hasi du, euskal musika eta hitza helaraziz han-hemenka topatzen dituen entzuleei, euskara eta ingelesa nahasiz. BSUko Ziortza Gandarias eta Nere Lete irakasleak aurkezle hasi du saioak denboraldi berria.

'Boiseko Taupada' zuzenean jarrai daiteke internetez asteartero 12:00etatik 13:00etara bertako orduan (zortzi ordu gehiago Euskal Herrian), https://universitypulse.com webgunetik.

-Facebook https://www.facebook.com/BoisekoTaupada



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia