euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dei garrantzitsua: Euzko Etxeko Itsuen Futbol Taldeak laguntza behar du finalaurreko nazionaletara bidaiatu ahal izateko

2019/12/04

Euzko Etxeko Itsuen Futbol Taldea Txapelketa Nazionalean. Azaroaren 24ko partidak Euzko Etxeak antolatu zituen
Euzko Etxeko Itsuen Futbol Taldea Txapelketa Nazionalean. Azaroaren 24ko partidak Euzko Etxeak antolatu zituen

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Berri onak ditu La Platako Euzko Etxearen ordezkari den Itsuen Futbol Taldeak; izan ere oso urte ona izan du eta 2019ko Txapelketa Nazionaleko Zilarrezko Kopako finalaurrekoetara iritsi da. Partidak datorren astean, Santiago del Estero probintziako La Banda hirian izango dira, abenduaren 14an, eta Santiago bertako ‘Los Leones’ eta Salta probintziako ‘Popeye’ eta ‘FANS Tiro’ taldeekin neurtuko dira laplatatarrak.

Bidaia egin ahal izateko, ordea, jarraitzaileen eta kolektibitatearen babesa behar izango du futbol taldeak, bertarainoko bidaia ordaintzea arazo bilakatu baita: izan ere, babesle bat edo gehiagoren bila hasi dira lehiaketan segitu ahal izateko. La Banda herria La Platatik 1.200 kilometrora dago eta hamabi pertsonak bidaiatu behar dute, jokalariak, entrenatzailea eta koordinatzaileak barne.


[Euzko Etxeko Itsuen Futbol Taldea Txapelketa Nazionaleko finalaurrekoetan]

Laguntzeko borondatea eta ahala duten pertsona edota enpresek taldeko koordinatzaile Emilio Nahuel Saenz-ekin kontaktatu behar dute. Emailez nahuelsaenz7@gmail.com helbidera idatzita edo telefonoz 0221-155609775 zenbakira deituta. Eskerrik asko, aldez aurretik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia