euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Dantza' filmaren aurkezpen bira Argentinan zuzendari Telmo Esnal eta Gari Otamendi dantzari eta aktorearekin

2019/10/30

Dantza filmaren bira argentinarra, Telmo Esnal eta Gari Otamendirekin, bihar hasiko da Buenos Airesko San Martin Kultur Etxean
Dantza filmaren bira argentinarra, Telmo Esnal eta Gari Otamendirekin, bihar hasiko da Buenos Airesko San Martin Kultur Etxean

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. 'Dantza' filmaren aurkezpen bira bat egingo dute Argentinan bihartik hasita Telmo Esnal zuzendariak eta Gari Otamendi dantzari eta aktoreak. Euskal Herritik propio etorrita, bira bihar bertan abiatuko da Buenos Aires Hiriko San Martin Kultura Etxean eta datorren asteburuan bukatuko Bahia Blancan Euskal Aste Nazionaleko programaren barne. Emanaldietara hurreratzen direnek, aukera izango dute Telmo Esnalekin solasteko eta baita Gari Otamendirekin ere. Otamendik, dantza tailer eta irakastaldiak ere emango ditu Argentinan dagoen bitartean.

Hona filmaren datozen egunetako emanaldi sorta Argentinako CABA eta Santa Fe, Cordoba, Mendoza eta Buenos Aires probintzietan:

Urriaren 31ean, osteguna
-Buenos Aires Hiria, 19:20etan. Centro Cultural San Martín (Sarmiento 1551, CABA)

Azaroaren 1ean, ostirala
-Rosario, 20:00etan. Sala Arteon (Sarmiento 778)

Azaroaren 2an, larunbata
-Villa María. 20:30etan. Mediateca Municipal (Av. Sabattini 40)

Azaroaren 3an, igandea
-Mendoza. 20:00etan. Microcine Municipal (9 de Julio 500)

Azaroaren 6an, asteazkena
-Necochea. 20:00etan. Cine Teatro Toledo (Av. 75 y 58)

Azaroaren 7an, osteguna
-Tres Arroyos, 20:00etan. Cine Tortoni (Colón 255)

Azaroaren 8an, ostirala
-Bahía Blanca. 15:00etan. Cinemacenter, Bahía Blanca Plaza Shopping (Av Sarmiento 2153)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia