euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

COVID-19aren kontrako borrokan, segurtasun indarrentzako "isolamendu eremu" izendatu dute Saladilloko Euskal Etxea

2020/09/07

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen egoitza segurtasun indarrentzako "Isolamendu eremu" izendatu dute COVID-19ren aurkako borrokan
Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen egoitza segurtasun indarrentzako "Isolamendu eremu" izendatu dute COVID-19ren aurkako borrokan

PUBLIZITATEA

Saladillo, Argentina. Pandemia hasieratik, joan den martxoan, bere burua eskaini zuen Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak, elkartearen egoitza eta lokalak agintarien esku ipiniz COVID-19aren kontrako borrokan erabil zitzaten. Eman zuen orduan horren berri EuskalKultura.eus-ek, EEaren egoitza kutsatuentzako euste-eremu gisa prestatuko zutela iragarriz, herriko ‘Dr. Posadas’ ospitalea kolapsa ez zedin, koronabirusak kutsatutako lagunak jasotzeko prestatuz, oheak ezarri eta obrak eginez dutxak emandatuz, bertan egon beharrekoen higiene neurriak bermatu ahal izan zitezen. Itxaropenek 'betidanik' lan egin izan du bere lana Udalarekin erabat koordinatuz.

Hori guztia aurreikuspen neurri bezala izan zen, momentu horretan ez baitzegoen Saladillon COVID-19 kasurik, baina egoera bestelakoa bilakatu da geroztik. Oraingoan, eta martxoko prebisioak abian ipiniz, Saladilloko Gobernu-Idazkaria eta Hiritar Segurtasun eta Defentsa Zibil azpidazkariak hirian dauden polizi indarren komisario eta buruzagiekin bildu dira, birusaren zirlulazio handiko giroetan lan egiten duten agente eta polizien isolamendu-leku beharrei erantzuteko.

Izan ere, polizi-indar horien familiek eta eurekin bizikide direnek aurkeztutako kezken aurrean, euren etxeetan ezin baitituzte gorde ez kutsatzeko segurtasun neurriak, erabaki dute Itxaropen Euskal Etxearen egoitza isolamendu eremu bihurtzea Alvear hiriko Espetxeko funtzionarioentzako eta Cazon Kanpamendu Baseko polizi-indarrentzako, bertan egoteko aukera emanez euren etxeetan isolamendu neurriak bete ezin dituzten segurtasun indarren funtsezko langile hauei.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia