euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Corpus Christiko EEak bingo bat egingo du larunbatean eta 2020ko Euskal, Argentinar Guarani Jaiaren data iragarri du

2020/03/12

Corpus Christiko 2109ko Euskal, Argentinar eta Mbya-Guarani Jaia
Corpus Christiko 2109ko Euskal, Argentinar eta Mbya-Guarani Jaia

PUBLIZITATEA

Corpus Christi, Argentina. Misiones probintziako Eusko Etxeak irmo jarraitzen du bere ekintzekin eta aktibitate bikoitz batera gonbidatzen du larunbat honetan: batetik Elisa Goyak, Euskara Munduan programan Euskal Etxeko ordezkaria den gazteak, euskal elkarteko kide eta lagunei kontatuko die nolakoa izan zen joan den urtarrilean euskara irakasleak trebatzeko bere lehenengo barnetegia. Ondoren, Famili Bingo bat antolatuko du Eusko Etxeak, erakundearen aldeko sos batzuk biltzeko. Hitzordua martxoaren 14an izango da, arratsaldeko 5:30etatik aurrera.

Baina ez da hau Eusko Etxeak egiteko daukan gonbite bakarra. Izan ere 2020ko euskal elkarteak iragarri berria du 2020ko Euskal, Argentinar Guarani Jaiaren data: festa abuztuaren 28tik 30era izango da –abuztuaren 26a Euskal Etxearen urteurrena da– eta parte hartu nahi duenari bertaratzeko gonbitea egiten zaio. Programa barruan, eta Mbyá-Guaraní komunitatearekin batera Kulturen Arteko Topaketa antolatu nahi dute euskal gizataldeko lagunek, non eta sortu berria den 'Conjunto Jesuítico Guaraní' delako gunean.

Euskal kolektibitateko erreferente batzuek onartu diote dagoeneko proposamena Eusko Etxeari: programara bilduta, Cesar Arrondok kultur hitzaldiak eskainiko ditu eta Carlos Gabilondok adin guztietako lagunentzako euskal filmak proiektatuko ditu. Festaren programa osoa, datozen asteetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia