euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek hilberria den bere kide Carlos Guthux-i eskainiko dizkio gaurko Hitzaldi eta Topaketa

2020/07/24

Euskaltzaleak-eko kide, euskara ikasle, abesbatzako partaide zen Carlos Guthux pertsona atsegin maitakorra gogoan gaur Topaketan
Euskaltzaleak-eko kide, euskara ikasle, abesbatzako partaide zen Carlos Guthux pertsona atsegin maitakorra gogoan gaur Topaketan

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegi eta elkarteak aste honetan hil den bere bazkide eta lagun Carlos Guthux-i eskainiko dizkio gaur gauean online egingo duen Hitzaldi eta Topaketa. Hitzaldia 20:00etan (EHan larunbateko 1:00etan) hasiko da elkartearen Facebooken eta bertan "Iñaki Echeverria, bidaia euskal-argentinar ilustratzailearen ibilbidean zehar" izenpean, Alfonsina Leranozek eta Iñaki Echeverriak berak astindua emango diote artista balcarcetarraren ibilbideari.

Oroi dezagun Iñakiren lan direla besteak beste Negro el 10 (Manoescrito argitaletxea); Muffins (Manoescrito argitaletxea); Inoiz begiratu al zizun behi batek aurrez aurre?, Esteban Castromanekin batera (Cazador de ratas, Espainia); Beya, Jainkoari aurpegia ikusi al diozu, Gabriela Cabezón Camararekin batera (Eterna Cadencia) idazlearekin batera, Buenos Aires Hiriko legealdiak interes kultural eta sozialekotzat jotako eleberria, Alfredo Palacios Saria jaso zuena.

2016an La vida de un padre abrumado argitaratu zuen (Lumen, Espainia, eta Sudamericana, Argentina). Eta 2019an, Lo que la noche sabe, Carlos Salem (Navona, Espainia) egilekide; eta, Juan Carrá egilekide, Esma (Evaristo Editorial) nobela grafikoa, Muralak zuzenean egiten dituen Irakurketa Zikloko partaide da. "Cultura lado B" ataleko sortzaile izan zen, Esteban Castrománekin batera, Infobae egunkari digitalean. Argentinako eta kanpoko hainbat mediotan argitaratzen du.

Azken agurra egingo zaio Carlos Guthux-i


Agur Jaunak eta Andereak: azken agurra egingo zaio Carlos Guthux-i, bera partaide zuen Euskaltzaleak-eko Abesbatza  kantari

Goian Bego, Gogoan Bego (GB) Carlos Guthux!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia