euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bruselako EEak abenduaren 5erako iragarri du Covid-19aren aurretik martxoan egin behar zen Kalakanen kontzertua

2020/04/27

BEE hasia da planak egiten Koronabirusaren ondoko garairako eta data berria eman dio bertan behera utzitako Kalakanen kontzertuari
BEE hasia da planak egiten Koronabirusaren ondoko garairako eta data berria eman dio bertan behera utzitako Kalakanen kontzertuari

PUBLIZITATEA

Brusela, Belgika. Batzuetan badirudi bizitzarik ez dagoela Koronabirusak eragindako egungo egoeratik kanpo, baina hau ere pasatuko da eta planak egin beharra dago egoera honetatik ateratzen garenerako. Hori oroitarazi digute Bruselako Euskal Etxekoek eta finkatu dute dagoeneko, krisiaren aurretik martxoaren 20rako antolatuta zeukaten Kalakanen kontzertua. Mezu batean adierazi digutenez, "daata berriaren berri emateko moduan gaude jada eta Kalakanekin hitz egin eta gero bi alderdiak kontzertua abenduaren 5ean izatea adostu dugu" jakinarazi digute.

Horrekin batera, azaldu dute martxoaren 20rako erositako sarrerek balio izango dutela data berrirako eta bestelako berririk balego adieraziko dituztela ohiko kanaletatik. Ez dute aukera galdu oroitarazteko abenduaren 5a agendetan gordetzeko eta deia egiteko munduko euskadunei euren buruak babestu eta agintariek emandako segurtasun neurriak errespetatzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia