euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Ikastola irakasle bila dabil 2023-2024 ikasturterako, aurkeztu hautagaitzak abenduaren 15aren aurretik

2022/11/24

Hurbil dira Gabonak eta Olentzero, Danborrada, Santa Ageda... guztiak haurrek eta gurasoek ospatzen dituzten festak Boiseko Ikastolan
Hurbil dira Gabonak eta Olentzero, Danborrada, Santa Ageda... guztiak haurrek eta gurasoek ospatzen dituzten festak Boiseko Ikastolan

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Boiseko Ikastola irakasle bila dabil 2023-2024 ikasturterako —2023ko abuztu erdialdetik 2024ko abuzturaren 31era— 3 eta 5 urte arteko eskolaurreko ikasleez arduratzeko, Nubaris ikasketa plana gidari. Eskabideak abenduaren 15/20ra arte aurkez daitezke email bidez annieg@basquemuseum.eus helbidera bidaliz. Helbide horixe edozein galdera edo zalantza argitzeko erabil daiteke. Hautagaiek euskara menperatu beharko dute eta ingelesez moldatu,unibertsitate agiriak edo esperientzia izan haur hezkuntzan, oinarrizko hezkuntzan edo pareko egoera arlo honetan lanetan. Ikus dena den beherago baldintza osoak.

Boiseko Ikastola, Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxearen aterpean lan egiten duen erakundea da. Interesatuek, honako paper eta ziurtagiriak aurkeztu beharko dizkiote Euskal Museoko zuzendariari aipatu email helbidean abenduaren 15a aurretik, Boisen arratsaldeko bostak direla:

-Gutuna norbera aurkeztuz eta azalduz zertan datzan postu honekiko duen interesa
-Kurrikuluma ingelesez
-Gomendatze gutuna, bat gutxienez edo hiru gehienez ingelesez edo ingeleseratuta itzulpen ziurtatuaz
-Unibertsitate espedientearen kopia, ingelesez edo ingeleseratuta itzulpen ziurtatuaz
-Lanpostuarekin zerikusia izan dezaketen ziurtagiriak: lehen laguntzak edo beste edozein, ingeleseratuta baldintza beretan
-Jaiotze-agiria, ingelesez edo ingeleseratuta baldintza beretan
-Pasaportearen kopia, argazkia duen orrialdearekin

Informazio osoa Boiseko Ikastolaren webgunean, hemen.

Eskaintzak zuretzat ez badu balio, pasa mesedez erabil dezakeen pertsona bati, eskerrik asko!

Boiseko Ikastola
Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxepeko saila
1955 Broaday Ave.
Boise, Idaho 83706
Tel: +1 208 343 42 (EH baino zortzi ordu aurrerago daude)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia