euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Bi gerren oihartzuna' blogak urtea bete du gurean eta Alberto Arregui euskal-txiletarra nabarmenduz ospatuko dugu

2022/05/30

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Sancho de Beurko Elkarteak gure orrialdeetan sinatzen duen 'Ecos de guerras, 1936-1945' blogak urtebete egin du. Aliatuek Europan garaitu zuteneko 77. urteurrena ospatu berri dugun hau aukera ona da Latinoamerikako (Argentina, Mexiko, Uruguai, Kuba, Txile...) eta Asiako (Filipinak) gure diasporako kideek egindako ekarpena nabarmentzeko; kasu honetan Alberto Arregui euskal-txiletarrak Hitler eta totalitarismoen kontra hartu zuen jarrera engaiatua ezagutu eta oroituz..

Azpimarratzekoa beste behin, Sancho de Beurko Elkartearen ikerketa eta dibulgazio-lan nekaezin baliotsua, hau ere gure historia eta jendeekiko konpromisotik abiatua, diasporako gure anaia-arreben kontribuzioa ahanzturatik edo zuzenean ezezagutza gorritik erreskatatuz eta hedatuz, amankomunari eman diotena agerian eta balioan jarriz. Gaurkoan, gainera, eurekin unitate berean Europako borrokagunean ibili zirenen lekukotasunak medio ekarria, Normandiako lehorreratzetik hasi eta hortik are barneragoruz.

Hona artikulua: Alberto Arregui: de Chile a Normandía, a través de París hacia el corazón del Tercer Reich.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia