euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bertako Euskal Jai Nazionala kantzelatuta, Elkoko Euskal Etxeak afaria eta dantzaldia egingo ditu uztailaren 4ean

2020/06/29

Elkoko euskal komunitateak herri mailako euskal ospakizuna antolatu du datorren larunbaterako bere egoitzan eta Star Hotelean
Elkoko euskal komunitateak herri mailako euskal ospakizuna antolatu du datorren larunbaterako bere egoitzan eta Star Hotelean

PUBLIZITATEA

Elko, AEB. Aspaldi erabaki zuen Elkoko Euskal Etxeak 2020ko Euskal Jaialdi Nazionala bertan behera uztea (ikus hemen), Covid-19a kari. Normalean hiru egunekoa izaten den eta urrutitik ere jendea herrira erakartzen duen euskal elkarretaratze hori kantzelatu arren, Elkoko euskaldunek herri mailako ekitaldi apalgo batez ospatuko dute euskal eta amerikar jaia, familientzako afari batez Euskal Etxearen egoitzan, eta dantzaldi bat eginez ondoren, herriko Star Hote euskaldunaren kanpoaldean, aparkalekuetan, aire librean.

Piknik eta afaria datorren larunbatean, uztailaren 4an egingo da, afari goiztiarra 16:00etan zerbitzatuta. Taberna zerbitzua 15:00etatik egongo da zabalik.

Eta ondoren, herrian euskal ikur den Star Hotelak egingo du bere kanpoaldean dantzaldia. Musikariak, DJ bat, Jean Flesher eta Amerikanuak banda eta Mercedes Mendive, Melodikoa-koa, izango dira.

Antolatzaileek ardura eskatu diete bertaratzeko asmoa dutenei. Norbait gaizki sentitzen bada edo inolako sintomarik badu, arriskurik ez hartzeko eta arduraz jokatu eta ez agertzeko galdegin dute. Norberaren ganora eta ardura erabiltzera deitu dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia