euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Basque Visiting Fellow: Oxford Unibertsitateko St Antony`s Collegen ikertzaile bisitari izateko 2019-20 dirulaguntzak

2019/10/17

Oxfordeko Unibertsitatea
Oxfordeko Unibertsitatea

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, joan den astearteko bere azkeneko bileran onartu du 2019-2020 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony`s Collegen egonaldia egingo duten ikertzaile bisitarientzat dirulaguntzak deitzen duen agindua. Diru-laguntza 50.284 eurokoa izango da eta 2007an Hezkuntza Sailak eta Oxford-eko Unibertsitateak Basque Visiting Fellow programa garatzeko sinaturiko lankidetza hitzarmenaren emaitza da.

Jaurlaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, ikertzaile bisitariak ondorengo diziplina hauetan egin ahal izango du ikerketa-lana: Historia Modernoko Politika, Nazioarteko Harremanak, Ekonomia, Gizarte Zientziak, Antropologia eta Nazioarteko Zuzenbidea. Diru-laguntza eta egonaldia ikasturte oso baterako (hiru hiruhileko) izango da, izangaiek hiruhileko bat edo biko egonaldi partzialak aukeratu ahal izango dituzten arren.

Laguntza eskuratzeko interesa duten ikertzaileek, doktore graduaren jabe izan beharko dute, eta baita lana egin ahal izateko eta unibertsitate-komunitatean bizitzeko ingeles maila egokia ere. Eskaera orriarekin batera, curriculum akademiko eta zientifikoa aurkeztu beharko dute, eta Oxford-eko Unibertsitateko St Antony´s College-an garatu nahi duten ikerketa proiektua, ingelesez idatziak bata zein bestea.

Jaurlaritzak bere onespena eman ondoren, deialdia datozen egunetan emango du argitara EHAA buletin ofizialak.

-Orain artean postua bereganatu dutenetako batzuk
-Duela urte batzutako deialdia



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia