euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelona: Euskal Etxeak musika eta koro-poteoaz, Belatz taldearekin eta karaokez ospatuko du asteburu honetan bere urtebetetzea

2019/11/29

Bartzelonako Euskal Etxeak bere 40/25. urtebetetzea ospatuko du asteburu honetan, asteartean Euskararen Eguna eta 13an Olentzero
Bartzelonako Euskal Etxeak bere 40/25. urtebetetzea ospatuko du asteburu honetan, asteartean Euskararen Eguna eta 13an Olentzero

PUBLIZITATEA

Bartzelona, Katalunia. Euskal asteburu trinkoa datorren hau Bartzelonan, hiriko Euskal Etxeak bere urteurrena ospatuko duenaren karietara. Izan ere 40 urte bete dira Euskal Etxea sortu zela hiriburu kataluniarrean, eta 25 egungo egoitzan lanean hasi zela. Hori guztia ospatzeko programa larunbat honetan hasiko da, eguerdian, 'Koro-poteo' batekin, eta egunean zehar haur eta helduentzako ekimenak gauzatuko dira, tartean herri-bazkaria, familia osoarentzako instrumentu tailer bat, dantza-kalejira eta Belatz-en kontzertua, eguna jai giroko euskal karaoke batekin bukatzeko.

-12:00etan, Koro poteoa, Euskal Hiria abesbatza partaide, inguruko leku eta tabernetan; eta TrakaMatraka euskal instrumentu tailerra Euskal Etxean, adin guztietako zaleentzat
-14:30etan, Herri bazkaria, menu tradizionala Tolosako babarrun eta sakramentu guztiekin, sarrerak 15 euro
-18:00etan, Dantza-kalejira, trikitixa eta EEko dantzari eta dantza taldeekin, eta parte hartu nahi duten guztiekin
-21:00etan, Belatz taldearen emanaldia, sarrera 5 euro
-22:45etan, Euskal karaokea, jai giro ezinhobean

Zorionak, Bartzelonako Euskal Etxeko lagunok!

(Ez ahaztu, bestalde, EEak Euskararen Eguna ospatuko duela 18:00etatik aurrera, hiriko zenbait lekutan euskara ikasten ari diren ikasleak eta parte hartu nahi duten euskaldun eta euskaltzale guztiak gonbidatuta: mintzobira, pika-pika, photocall, karaokea, sariak; eta Olentzero abenduaren 13an heldu dela Euskal Etxera, 18:00etan)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia