euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina: Guregandik urtekariko 15. zenbakia sarean doan; Lauburu argitaletxeak bere liburu berrien berri ematen digu

2020/04/07

'Recoja sus cosas' liburuaren Argentinako edizioaren azala
'Recoja sus cosas' liburuaren Argentinako edizioaren azala

PUBLIZITATEA

Laprida, Argentina. Elkartasun jarrerak oso ongietorriak dira egun hauetan. Horrela ulertu dute Lauburu Argitaletxeak eta Lapridako Arturo Campion Euskal Ikasguneak eta eskuragai jarri dute Guregandik urtekariaren 15. zenbakia interneten. Materiala Ikasgunearen webgunean dago, eta doan irakurri edo jaitsi daiteke. Guregandik-en 15. zenbakiak euskal gaien euskal eta argentinar adituen hamalau artikulu dakartza, mota eta gai askotakoak.

Lauburu Argitaletxeak jakinarazi nahi du, bestalde, inprimategian daukala Recoja sus cosas liburuaren Argentinako edizioa. Ander Zurimendiren liburuak kartzelatik atera ziren ETAko bost presoren historia kontatzen du, eta bi hitzaurre biltzen ditu: bat Julieta Gaztañaga antropologo argentinarrak egina, eta bestea Arnaldo Otegik idatzitakoa, azken hau jatorrizko edizioak ere biltzen zuena.

Plan hauekin, batera, behar da esan bilduma berri bat ari dela prestatzen Nicolas Chaves buru duen argitaletxeak. ‘Hirusta Bilduma’ izenpean, honako bi liburu hauk aterako ditu laster: Ernesto Castillo Salaverry euskal nikaraguar poetaren Tu olvido es peor que la muerte –Ernesto Castillo Salaverry 1979an hil zen, iraultza sandinistan borrokan– eta Sergio Recarte euskal argentinarraren El final de los viajes siempre está en algún lado izenburuko ipuin liburua.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia