euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Alemanian, Berlingo Euskal Etxeak webgune berria aurkeztuz ospatuko du ostiralean Euskal Diasporaren Eguna

2020/09/07

Berlingo Euskal Etxeak, neurriak hartuz, baina presentzialean gogoratu zuen apirilean Gernikako Bonbardaketaren urteurrena
Berlingo Euskal Etxeak, neurriak hartuz, baina presentzialean gogoratu zuen apirilean Gernikako Bonbardaketaren urteurrena

PUBLIZITATEA

Berlin, Alemania. "Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko modurik onena, lanari gogor ekitea eta urrats berriak ematea" pentsamoldeari jarraiki, Berlingo Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein e.V elkarteak --Berlingo Euskal Etxeak-- prentsa-ohar bat plazaratu du mundua COVID-19ak eragindago egoerak jotako EuskalDiasporaren Egunaren edizio hau nola ospatuko duen azalduz, eta izan ere Euskal Etxearen webgune berritua aurkeztuz eta aurrerantzean antolatuko dituzten ekitaldi eta proiektuak jendaurrean partekatuz egingo dute.

Hori egiteko elkarretaratzea --"COVID 19aren aurkako neurri guztiak kontuan hartuz"-- ostiral honetan 18:00etan egingo dute, Tempelhofer Feld-en (Luftpark  garagardotegia – Columbiadamm), bertara Berlingo Euskal Etxeko kide, lagun eta interesatuak gonbidatuta.

Webgune berritua ostiralean bertan estreinatuko dute, baina aurrera daiteke www.euskaletxea.de helbidean topatu ahal izango dela, euskaraz eta alemanez, "GernikaDeutsch-Baskischer Kulturverein e. V., Berlingo Euskal Etxea, 1998tik Berlin eta Alemanian euskara, euskal kultura eta historia zabaltzen" lelopean. Elkarteak segituko du Facebook-en eta Twitter gehituko dio sare sozialetako bere presentziari.

Zorionak Berlingo euskaldunei euren urrats berriarengatik!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia